Terf sektorearen gorroto-diskurtsoak salatzeko agerraldia egin dute Iruñerriko 20 bat kolektibok

  • Terfen diskurtso esentzialista deitoratu dute, horrek "borroken isolamendua, sexuaren esentzializazioa eta eredu zisheteronormatibo kapitalistarekin bat ez datozen pertsonen jazarpena" dakartzalako. "Gorroto-diskurtso" horiek ez onartzeko deia luzatu diete bestelako eragileei ere.

Iruñerriko mugimendu transfeministaren agerraldia, ekainaren 24koa. Kattalin Gorri

2026ko ekainaren 25ean - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iruñerria transfeminista lelopean agerraldi jendetsua egin dute asteazken goizean Iruñean, Terf sektoreak daramatzan diskurtsoak eta jarrerak salatzeko. Zabalduriko "gorroto-diskurtso" horren adibidetzat eman dute apirilaren 26ko Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunaren kari plazaratu dituzten kartelak, zeinetan Gizonak ezin dira lesbianak izan mezua irakur zitekeen, trans emakumeei beren nortasuna ukatu eta gizon gisa identifikatuta. Horrez gain, XX sinadurarekin (kromosomoei erreferentzia eginda) agertutako pintada transfoboak ere salatu dituzte: "Diskurtso biologizista eta esentzialista onartezina zabaltzen dute".

Eraso horietako asko beraien burua feminista erradikaltzat dutenek egin izana ere zehaztu dute agerraldian. Jarrera horien ondorioak ere plazaratu dituzte: "Deslegitimazioa, irainak, jazarpena edota jipoiak". Indarkeria horiek pertsona transak "zaurgarritasun-, gizarte-bazterkeria- eta prekarietate-egoeretara" kondenatzen dituztela salatu dute.

Hori horrela, aske eta duintasunez bizitzeko eskubidearen zein askatasunaren aldeko aldarria zabaldu dute: "Trans pertsonen existentzia ez da eztabaidatzen; ez dago diskurtso klasistak, supremazistak eta kontserbadoreak dituzten mugimenduek ezarritako irizpidearen mende".

Beraien gisara, jarrera trans-baztertzaile horiek ez onartzeko deia luzatu diete bestelako eragileei ere.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Transfeminismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...