argia.eus
INPRIMATU
Telefono gakotua
  • "Utikan manifestuak zertarako balio izan duen, orain hobeto ikusten dut. Puntu batzuetan, garbi dago, ez ginen nahi bezain zorrotz ibili; beste batzuetan, aldiz, garbiago diot, motz geratu ginen. Manifestuak badu, ikusten da, berotik. Generoarena du datu objektiboak aldaba nahi duen ahokadarekin uztartzearena. Norberaren liburuetan ez bezala, idazle eta itzultzaile askorena den sentipena paperera biltzeko, antze handia behar da, eta ez da beti asmatzen. Sinatzaileen artean ere, denok ez genuen arrazoi berberengatik eman gure izena idatzi barrenean. Baina plantoarekin guztiongan zegoen sariaz urteetan pilatutakoa plazaratzeko gogoa, literatura gizartean gaiaz kezka, nik dakit ba, sistemaz, kanonaz, erakundeen eginbeharraz edota idazlearen erabileraz; eta nola ez, sariek betetzen duten funtzioa ez ezik, nola eta zeren arabera ematen diren ere, hizpide nahi".

2007ko abenduaren 24a

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2116/telefono-gakotua/osoa