argia.eus
INPRIMATU
Telefónica, Vodafone, Orange eta ONO “informazioaren gizartearen alde”

2007ko maiatzaren 29a

Telefónica, Vodafone, Orange eta ONO konpainiek Redtel plataforma sortu dute. Adierazi dutenez, plataformak "zerbitzu berriak eta informazioaren gizartearen sareak sustatu eta zabaltzea du xede". Diotenez, inbertsio handiagoak egitea beharrezkoa den unean sortu dute Redtel elkartea. Espainiarrak "azpiegitura teknologiko konplexuagoak behar dituzten zerbitzuak" eskatzen ari dira, eta horiei erantzun nahi diete lau konpainiek. Hitz ponpoxo horien atzean, ordea, bada "lobby-aren" itzala ikusten duenik. Antonio Delgadok Caspa.tv blogean idatzi duenez, Europa osoko ADSL prezio garestienak dituzten enpresek "informazioaren gizartea" indartzen lagundu nahi dutela esatea "adarjotzea da".