TASen erabakiaren ondoren, orain konformatu ala urratsak ematen jarraitu behar dugu?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

TASek asteartean hartutako erabakiaren  ondoren, Euskadiko Euskal Pilota Federazioa Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko kidea da. Lorpen hori, 1990. urtetik hona Euskal Pilota Selekzioaren alde borrokatu eta lagundu duen gizartearen, pilotarien, elkarteen eta federazioaren garaipena da. Horregatik, oso pozik gaude.

Baina gure uste apalean, orain jarraitu beharra dago, zeren, urteetan aldarrikatutako ofizialtasunaren, garrantzitsua jakina, parte bat baino ez delako orain berretsitako ofizialtasuna eta, ondorioz, Nafarroa eta Iparraldeko euskal herritar pilotariak oraingoz ez dituztelako EAEko pilotarien aukera berdinak. Ondorioz, amestutako selekzio horretan aritzeko oraindik beste hainbat baldintza “antinatural” direnak bete beharko dituzte.

Badakigu Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako Euskal Pilota Selekzioa lortzea ez dela erraza izango, besteak beste, egun dagoen lurralde administrazio zatiketari, bi estatu ezberdinen barruan kokatuta egoteari gehitu behar diogulako.

[Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren] oraingo urrats honekin ez dugula konformatu behar zazpiak bat osatutako euskal pilota selekzioa lortu arte

Baina hori horrela izanda ere, galdera da, ba al dago gure artean nahiko borondaterik zailtasun horri aurre egin eta EAEko azken hauteskundeetan irabazle atera zen “Euskal pilota zazpi haizetara” aldarrikapena gurean zabaltzeko eta horren baitan Euskal Herriko pilota selekzioaren aldeko urratsak emateko eta kudeatzeko? Hori da euskal pilota eta Euskal Herriko pilota selekzioari lotuta hor tartean urteak daramatzagunok mahai gainean jartzen dugun hausnarketa. Alegia, oraingo urrats honekin ez dugula konformatu behar zazpiak bat osatutako euskal pilota selekzioa lortu arte.

• Euskal Herriko Euskal Pilota Selekzioaren aldeko aldarrikapena: Euskadiko Euskal Pilota  Federazioak ofizialki, EAE soilik ordezkatzen duenez (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta gainontzeko herrialdeak (Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) egun, Euskal Herriko Selekzioa ordezkatzeko eta kudeatzeko duen egitura baten parte ez direnez, gustatuko litzaiguke aldarrikapen sozial hori mantentzea, batez ere klub eta pilotarien mailan.

• Euskadiko Euskal Pilota Federazioa: Euskadiko kluben asanbladaren gehiengoak bozkatu zuen “Pilota zazpi haizetara” hauteskunde programa aurrera eramatea komeni dela uste dugu, zeren Euskal Herriko beste lau herrialdeekin berdintasunezko harremana lortzea garrantzitsua delako eta, gainera, horretarako tresna juridikoak daudelako. Elkarrekin hitz egin eta dauden zailtasunak gaindituz, ibilbide honetan sakontzea, besteak beste, lortutako babes asko Nafarroatik eta Iparraldetik heldu direlako.

• Nafarroako Federazioa eta Iparraldeko Pilota Batzordea: sentsibilitate guztiak errespetatzearen alde daudela erraten dute. Praktikan, zoritxarrez, ez dute Euskal Herriko gainontzeko herrialdeekin lotura formalik eta, aldiz, Espainiako eta Frantziako Federazioetako kide izaten jarraitzen dute, besteak beste, Espainia eta Frantziako pilota txapelketei lehentasuna emanez beraien pilotariek Euskadiko selekzioarekin jokatzeko baldintza ia ezinezkoak dituzten bitartean.

• Erakundeak (Nafarroako, Euskadiko, Espainiako, Frantziako gobernuak), udalak eta alderdi politikoak: euskal pilota tresna politiko gisa erabiltzeari utzi eta ondasun komun gisa tratatzea.
TASek hartutako erabaki hori baloratzeko Euskadiko Euskal Pilota Federazioak egin duen agerraldian, besteak beste, Federazio independentea diren heinean, beste guztiei errespetua eskatu die. Ados gaude, aurrera egin behar bada, ezinbestekoa izango delako guztion arteko errespetuan oinarrituta egitea, alegia, guztien eskubide eta sentsibilitateak errespetatzea eta, aldi berean, euskal pilotaren aldeko batuketa egitea!

Gora Euskal Herriko Euskal Pilota selekzioa!

Euskal Herriko Euskal Pilota Konfederazioa (EHPK) eta Euskal Herriko Pilota Selekzioaren Aldeko Mugimendua (EPSAM)

Martin Ibarra, Xixto Janariz, Mikel Larralde, Patxi Jauregi, Martxel Toledo, Jexux Unanue, Jabier Egia

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #315 zenbakia
Kultur-programazioari buruzko aldizkari monografikoa
Gorka Peñagarikanoren eskutik, zer eta nola programatzen da Euskal Herrian?