Epaitegiek ez dute onartu Iruñeko Erorien Monumentuaren esanahi aldaketari kolektiboek jarritako errekurtsoa

  • Iruñeko Erorien Monumentuari esanahi berria ematearen aurrean hainbat kolektibok errekurtsoa aurkeztu dute, egin nahi diren aldaketak “baliogabeak” direla uste dutelako. Nafarroako Administrazio Epaimahaiak (NAE) atzera bota du errekurtsoa.

Iruñeko Erorien Monumentuaren aldaketen aurrean kolektiboek egindako errekurtsoa atzera bota du TAN-ek. Wikipedia Commons

2026ko martxoaren 26an - 15:13
Azken eguneraketa: 16:53
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iruñeko Udalak bertako Erorien Monumentua memoria zentro bilakatzea aurreikusten du. Honen aurrean, Orreaga Fundazioko eta Erorien Monumentua botatzearen alde egiten duten kolektiboetako kide Koldo Amatriak errekurtsoa aurkeztu zuen eta Nafarroako Administrazio Epaimahaiak ukatu egin du. Errekurtsoa Administrazio Auzira aurkeztu dezakete.

Udalak eraikinari esanahi berria emateko helburuarekin, Udal Plana eraldatu du. Noticias de Navarrak jaso duenez, elkarteek aldaketak “baliogabeak” direla salatu dute eta hiru arrazoi adierazi dituzte errekurtsoa aurkezteko: lehenik, “indarrean ez dagoen eta eraginkorra ez den araudia aldatu nahi duelako Udalak, Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu ez dena”; bigarrenik, “Erorien Monumentuaren ingurua berriro antolatzea eta urbanizatzea duelako helburu aldaketak, eta ez da hirigintza-tresna eskuduna” eta, hirugarrenik, “ez da bete herritarrek aldez aurretik parte hartzeko izapidea”.

Udalak azaldu du 2002an Yolanda Barcina alkate zela onartu zela Iruñeko behin-behineko Plan Urbanistikoa eta ez zirela “ez fitxa ez planoak” argitaratu. Udaleko iturri batzuen esanetan, garai horietan ez zen informazio horren berri ematen. Hortaz, plana “baliogabea” izan beharrean, “eragin gabea” dela adierazi dute eta orain argitaratzea pentsatzen ari direla azaldu dute. Aurreikusitako aldaketekin ez dutela “urbanizazio berri bat” egiteko asmoa azaldu dute, eta ondorioz, ez litzatekeela prozesu parte hartzailerik egin beharko.

 


Oroimen historikoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 25
Bost emakumeren testigantzak
M3ko sarraskia eliza barrutik

2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.