Sutean hildako familia gogoratzeko eta elkartasuna adierazteko manifestazioa deitu dute Bilboko Zorrotza auzoan

  • Bihar, hilak 31, La Landako hildakoen oroimenez, elkartasuna! lelopean Zorrotzako Taldeen Koordinakundeak manifestazioan parte hartzera deitu ditu bilbotarrak Azoka plazatik Barinaga kaleraino. Sutea piztu zen etxe aurrean emango diote amaiera ekitaldiari. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 30an - 11:10
Joan den larunbatean suhiltzaileak lanean Barinaga kaleko sutean.

Elkartasun eta oroimen ekimena izan nahi du manifestazioak, batetik, eta, bestetik, La Landa bezala ezagutzen den auzotarrentzako "bizi baldintza duinak" aldarrikatzeko ekimena. Izan ere, Zorrotzako Taldeen Koordinakundearen arabera, bizi baldintza duinek "elkarbizitza ona erraztuko dute". 

Xingola beltza duen pankarta batekin egitekoak dira manifestazioa Zorrotzan zehar bihar, asteazkena. 19:30ean abiatuko dira Azoka plazatik, Barinaga kaleko 7. zenbakiaren parean amaitzeko, joan den larunbatean bikote bat eta haien seme-alabak hil ziren eraikinaren parean.

Zorrotzako auzotarrak ez ezik antolatzaileek Bilboko gainerako auzoetako elkarteei ere dei egin diete manifestazioan parte hartzera.

Alkateak "hipokritatzat" jo ditu Udalari egindako kritikak

Juan Mari Aburtok "hipokritatzat" jo ditu Zorrotzako Taldeen Koordinakundeak eta oposizioko hainbat elkartek Bilboko Udalari egindako kritikak. Larunbatean La Landan gertatutako sutea eta eragin zituen lau heriotzak "aurreikusitako tragedia" zirela adierazi zuten ahots kritikoek. Alkateak atzo argitu nahi izan zuen Udala ez dela geldi egon Barinaga kaleko 7. zenbakiko eraikinari dagokionean: "Desjabetzeak ez dira une batetik bestera burutzen. Prozedura batzuk jarraitu beharra dago, eta bide horretan ari gara lanean, eta lanean jarrituko dugu". 

Datozen egunotan Gizarte Ekintza, Herritarren Segurtasuna eta Hiri-Plangintzako Zinegotziek agerraldia eskainiko dute Zorrotzako ezbeharraren harira. "Atzetik datorren arazoari", berehalako neurriekin erantzungo dio Udalak, batetik, eta bestetik, epe ertain eta luzerako neurriekin. Alkatearen esanetan, "ziurrenik urtea bukatu aurretik irtenbidea emango diogu egungo arazoari".

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean "hesi lotsagarriak" jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
"Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi"

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Unibertsitateko ikasleak, bazterkeria arriskuan dauden haurren bidelagun

Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]


2022-10-17 | Lide Iraola
Galtzak janzteagatik Basauriko sokatira txapelketatik kanpo utzi dutela salatu du emakume batek

Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.


Eguneraketa berriak daude