Suhiltzaileen kaserna zaharra izanen da Garaziko Gaztetxea, Herriko Etxeak eraikina utzirik

  • Continental hotela okupatu eta egun batera, Euskal Hirigune Elkargoaren jabetzakoa den Donibane Garaziko suhiltzaileen egoitza ohia lortu du Garaziko Gaztetxeak. Irailaren 22a arte atxiki beharko lukete, Hirigune Elkargoaren berrien zain.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 29an - 10:11
Garaziko suhiltzaileen kaserna zaharra bereganatu du Garaziko Gaztetxeak. Euskal Irratiak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Borrokak merexi du": mezu argiarekin eman diote ongi etorria sareetan Garaziko Gaztetxe berriari. Continental hotela zen eraikina okupatu zuten astelehenean eta argi adierazi "beste hauturik" ez zutela ukan, negoziaketak saiaturik ere. Kontrako iritzia agertu zaukun astearte goizean Laurent Inchauspe Donibane Garaziko auzapezak, Elkargoaren hainbat lokal mahai gainean zirela adieraziz. Bada, azkenean, okupazioaren ondotik Herriko Etxeak 2020an hustu zen Garaziko suhiltzaileen kaserna zaharra uztea erabaki du.

Izan ere, 100m² baino gehiagoko eraikina Hirigune Elkargoarena baldin bada ere, bere erabilpena Donibane Garaziko Herriko Etxearen esku da. Momentukotz, irailaren 22a arte GaGa han egoitea adostu dute, irailaren 21ean Herriko Etxea eta Hirigune elkargoa bilkura batean elkartuko baitira tratua ofizialki adosteko, edo ez. Hori dela eta, Continental Hoteletik joan dira gazteak.

Astearte arratsean aurkezpena egin diete Donibaneko herritarrei Gaztetxe berriko bisita eta lehen aperitifa eskaintzeko. Aste honetan aurreikusia zen programazioa Gaztetxe berrian antolatuko dute.


Gaztetxeak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...