Su-etena datorren astean Gazan? Negoziaketa betean ari dira aldeak

  • Su-etena lortzeko akordioa oso gertu dagoela eta martxoaren 3an su-eten hori hasteko esperantza duela adierazi du Joe Biden AEBetako presidenteak. Ramadan sasoia dator eta garai horretan erasoak etengo lirateke. Dena den, Hamasek erantzun du azkarregi mintzatu dela Biden eta akordioaren gai nagusiak lotu gabe daudela oraindik.

Argazkia: Wikimedia / Wafa (Q2915969)

2024ko otsailaren 28an - 10:16

Zer dio akordioak?

AEB, Israel, Egipto eta Qatar barne hartzen dituen negoziaketen proposamen-zirriborroa argitara atera da. Horren arabera, su-etenak 42 egun iraungo ditu, Ramadanarekin bat eginez, eta hasierako fase batean 40 zibil israeldar askatuko ditu Hamasek, 400 preso palestinar ingururen truke.

Horrez gain, Parisko proposamenak dio laguntza humanitarioa emateko 500 kamioi sartuko direla Gazan, ospitale eta okindegi birrinduak berreraikiko dituztela eta Gaza iparraldera desplazatutako palestinarren itzulera graduala eta mugatua ahalbidetuko dela.

Kontuak kontu, zuhurrago mintzatu dira Hamaseko agintariak. Akordioa oraindik ez dela itxi diote, puntu nagusiak lotu gabe daudela eta indar israeldarrak erretiratzeko irizpideak ez daudela erabat garbi. Zirriborroa propaganda egiteko filtratu dela ere adierazi dute Hamaseko kideek: “Parisko zirriborroa proposamen estatubatuarra da eta bere helburua da Netanyahuri denbora gehiago ematea, eraso berri baterako prestatzeko”.

Israelen genozidioa hasi zenetik, Israel eta Hamasek astebeteko su-etena adostea baino ez dute lortu, pasa den azaro bukaeran: 105 bahitu israeldar askatu zituen Hamasek eta 240 preso palestinar Israelek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude