argia.eus
INPRIMATU
2018ko irailaren 14a
Su eman diote genero indarkeria gaitzesteko irudi bilakatu den esku gorriari
  • Goizaldean Antsoainen, Rafael Alberti plazan, izan da erasoa. Gasolinaz bete dute esku gorria eta su eman diote ondoren. Suhiltzaileak izan dira lanetan.

Suhiltzailea esku gorria itzaltzen

Festetan murgilduta dago Antsoain. Goizaldean erasoa jasan du genero indarkeriaren kontrako ikur bilakatu den esku gorriak. Gasolinaz zipriztindu eta su eman diote ondoren. Suhiltzaileak izan dira gerateraren berri eman dutenak.

 

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.