Sortuk presazko agerraldia egin du gaurko atxiloketak salatu eta irakurketa politikoa egiteko. Azpimarratu dute badirela sektoreak Espainian aurreko zikloan erosoago zeudenak, etekin politikoa ateraz egoerari. "Ez dute eskaintzarik EH eta Kataluniarentzat". Protestak deitu dituzte Euskal Herriko herri eta auzoetan gaur.
Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiak hartu du hitza eta beste hainbat gauzaren artean, adierazi du "Espainiako Estatuak ez dio bere biolentziari uko egin nahi, badakielako biolentziarik gabe ez dela ezer ere Euskal Herrian".
Beren ustez, "Espainiako Estatua, eta honen gidaritza daraman PP, herri honen bake bidea leherrarazi nahian dabiltza".
"Sinetsarazi nahi digute tortura ez dela existitzen, estatu terrorismoaren biktimak ez direla existitzen... irabazle eta galtzaileen errelatoa inposatu nahi digute, eta errelato hori guztiz faltsua da".
Ikusi prentsaurreko osoa bideoan.
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.
Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]