Sopelako udal-gobernuak kezka azaldu du lau auzokiderentzat eskatutako 32 urteko espetxe zigorra dela eta

  • Auzipetu sopeloztarrek apustu-etxe baten inguruan ustez jazotako gertakariengatik jaso dituzte zigor-eskaera handiak, izan ere, guztira 32 urteko espetxe-zigorra eskatu diete. Udal-arduradunen ustez, neurriok neurrigabeak dira, are gehiago kontuan hartuta Fiskaltzak akusazio guztiak erretiratu dituela.


2026ko urtarrilaren 27an - 07:00
32 urteko espetxe-zigorra eskatu dute Sopelako lau herritarrentzat, joko-areto baten aurkako protestak direla eta. Sopelako4ekin1
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sopelako udal-gobernuak ohar bidez adierazi duenez, eskatutako zigorrak "bereziki gogorrak" dira eta "egoera horrek ziurgabetasun pertsonal eta sozial nabarmena sortzen du auzipetuentzat zein haien familia eta euren ingurunearentzat". "Herritarrengandik hurbil dagoen erakunde publiko baten arduradunak garen heinean, udal-gobernu honek ezin du beste aldera begiratu halako prozedurek dakarten giza eta gizarte-eraginarekiko, ezta tokiko komunitatean sortzen duten kezka sozialarekiko ere", adierazi dute.

Prozedura judizialaren bilakaera gertutik jarraitzeko asmoa ere agertu du Sopelako Udalak, kaltetutako familiekiko elkartasuna eta babesa erakutsiz. "Udal-gobernu honek arduraz eta herritarrekiko gertutasunez jarraituko du kasu honen bilakaera", erantsi dute bukatzeko.


Epaiketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...