Sokamuturrak egin ahal izango dira inauterietan Gipuzkoan

  • Bigantxak, sokamuturrak... Inauterietan zezen ikuskizunak antolatu ohi dituzten herrietan –Tolosan eta Azpeitian, kasu–, aurten ere egin ahal izango dituzte horrelakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Dermatosi nodular kutsakorrari aurre egitea helburu duen araudia, zeinak debekatzen duen animalien bueltako ekitaldiak antolatzea, otsailaren amaiera arte dago indarrean EAEn, baina hura onartu zenean, pasa den abenduan, Eusko Jaurlaritzak jada esan zuen foru aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango zituztela ikuskizun jakin batzuk. 

Astelehen karnabalean egin ohi da sokamuturra Tolosan. Toros NFI

2026ko otsailaren 3an - 09:40
Azken eguneraketa: 11:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Udal edo erakunde antolatzaile bakoitzari dagokio aldundiei baimena eskatzea, eta horiek erabakiko dute onartu ala ez, eta onartzekotan, zein baldintzaren pean egin. Tolosako Udalak hala egin zuen, eta ikusita Gipuzkoan abelburuak txertatzeko kanpaina aurreratua dagoela eta azken asteetan Frantziako Estatuan ere kasuak gutxitu egin direla, baiezko erantzuna jaso du. Azpeitian, bestalde, baimenaren zain daude. San Sebastian egunean ez zuten sokamuturra antolatzerik izan, baina inauterietarako argi berdea lortzear da.

Zezen ikuskizunak antolatzeko debekuak zalaparta eragin du hainbat herritan. Auzia hurbiletik jarraitu duenetakoa izan da Guka.eus agerkaria. Azpeitiko sokamuturraz plazaratutako bideo-erreportajeetan, gaiaz galdetu dieten herritar askok "tradizioa" aipatu dute ikuskizun horien aldeko argudio gisa, "betidanik" egin direla, eta zezenik gabeko inauteriek "zentzurik" ez dutela, baita jende ugarik parte hartzen duela ere, giro oso ederrean. Sokamuturra kentzekotan, festetako programazioa zein ekitaldirekin bete beharko litzatekeen ongi pentsatu beharko litzatekeela dio zenbaitek.

Abadiñon, behi eta idirik ez

Eusko Jaurlaritzak asteartean argitaratu du sokamuturra eta bestelako zezen ikuskizunak egitea ahalbidetuko duen agindua. Dermatosi nodular kutsakorra zabaldu ez zedin, zezen ikuskizunak egitea debekatu zuen abenduaren 19an, baina prebentzio neurriak egoera epidemiologikoaren arabera egokitu eta debeku hori indargabetu du.

Tolosa edota Azpeitiko ikuskizunak baimendu arren, otsailaren 26ra arte indarrean den debekua dela-eta, asteartean adibidez ez da behi edo idirik izango Abadiñon (Bizkaia), San Blas azokan.


Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.