“ARGIAren muntaiari buruzko” asanblada antolatu du Euskara Denontzat elkarteak

  • Gaur egingo du asanblada informatibo irekia Euskara denontzat plataformak “sobre el montaje de ARGIA” izenarekin. Bertan, ARGIAk argitaratutako ikerketei erantzungo diote, zeinak frogatu duen plataformak Errenteriako Udaleko euskara eskakizunen kontrako helegitea modu antolatuan egin zuela. 

Euskara Denontzat elkarteak asanblada informatibo irekia deitu du Bilbon. Zarateman (CC CC0 1.0)

2026ko martxoaren 18an - 10:01
Azken eguneraketa: 11:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskara Denontzat plataformak asanblada informatibo ireki bat egingo du gaur 19:00etan, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Asanbladari “sobre el montaje de ARGIA” izena eman diote. 

Zigor Olabarriak egindako erreportajeen harira batuko dira. Bertan, Errenteriako Udalak egindako lan eskaintzan euskara eskakizunen aurrean jasotako helegitea talde antolatu batek egin zuela frogatu da. Gainera, talde horien atzean CCOOko kideak eta Euskara Denontzat elkartea daudela ikusi da, baita Errenteriako kasuaz gain badirela beste batzuk ere. 

Plataformak adierazi du “Euskadiko politika linguistikoen eztabaida positiboa” bultzatzearen alde egiten dutela. Euskara gizarte guztiarentzat “eskuragarria” izatea bilatzen dutela dio, eta horretarako jarduerak antolatzen dituztela. 

 


Oldarraldia ikerketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.