Sistema punitibista zertarako?


2022ko abuztuaren 03an - 09:36

Hementxe dihardugu egunerokoan sexu erasoei aurre egiten, non, horietako batzuk jai girokoak diren. Ez da batere fina jaiak aske bizi ezin izatea baina horrek ez du esan nahi kikilduta bat eskuak gurutzatuta geratuko denik.

Hitz hauek, ekintzetan bilakatu dira aurtengo Santio jaietan Billabonan. Festak aske bizitzerik ez dugu izan baina hortxe egon gara mugimendu feministatik haratago, herri oso bat sexu erasoei erantzunaz. Bizipen desberdinak egon dira eta hor herritarrok, autodefentsa feminista mahaigaineratuz, elkarlanean aritu gara. Erasoa jasan dutenei babesa ematea izan da lehentasuna eta horretan jarraitzen dugu.

Argi dago eskuartean dugun justizia administrazioak ez garamatzala inora. Ohiturei jarraiki, Billabonako jaietan egondako sexu eraso baten kasuan atxiloketak egon ziren eta astelehenean epaile aurretik pasa, eta libre dira. Urteak daramatzagu hau bizitzen eta instituzioen partetik ez ditugu aldaketak ikusten. Hainbat egoeren aurrean herritarrok nola jokatu behar dugun ari dira kaleratzen gobernu desberdinetatik baina ez dugu ikusten beraiek nola jokatu behar duten lantzen ari direnik. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak Indarkeria Matxistaren aurkako Gidari sumisio kimikoei buruzko atal bat gehitu dio baina ez dute inondik inora Hezkuntzan Sexu Heziketari buruzko inongo ikasgai berririk gehitzen. Zer dela eta, bizi dugun sistema penalak inora ez garamatzala jakinda, ez dira beste hainbat bide irekitzen?

Guk ez dugu inondik inora sistema punitiboan sinesten eta espetxe-sistema ez dugu lehenesten; guk Billabonako festetan zein beste edozein momentutan gertatzen diren sexu erasoak berriz ere gerta ez daitezen bideak irekitzea lehenesten dugu. Horretarako, erasoei aurre egiten jarraituko dugu eta hor izango gaituzte erasotzaileek ez ditugula ez hemen ez inon nahi aldarrikatzen; hor jarraituko dugu bizi dugun sistema heteropatriarkal kapitalista eraisteko borrokatzen. Emakumeok* etxean nahi gaituzte baina ez dute lortuko!

* Lurgatz talde feministaren izenean: Maite Ortiz Garzia, Amagoia Eskudero Larrañaga, Puli Olano Balerdi, Susana Carretero Viera, Arantxa Sorondo Bidaor

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude