Sinadura bilketa abiatu dute "bakearen artisauak beherala askatu" eskatzeko

  • ETAren armagabetze prozesua abiarazi eta lehen arma multzo bat suntsitzeko prozesuarekin lotutako bost pertsonak askatzeko eskatuz sinadura bilketa abiatu dute sarean. Egun bakarrean 6.000 sinaduratik gora jaso ditu eskaerak. "Bakearen artisauak berehala eskatu" dio aldarriak.


2016ko abenduaren 19an - 10:45

Honela dio atxikimenduak eskatuz idatzi duten testuak:

Bost bake artisauen askatzea galdegin dezagun

Bortizkeriarik gabeko 5 militante atxilotuak izan dira, ETA organizazio armatuaren armagabetze prozesua abiarazi eta lehen arma multzo baten suntsitzeari ekin dutelako.

Txetx Etcheverry (Bizi, Alternatiba eta ANV-COP21-eko sortzaile bat), Michel Berhocoirigoin (Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzaile eta presidente ohia), Michel Bergouignan (Irulegi euskal apelazioko mahastizain kooperatzailea), Béatrice Haran-Molle (kazetaria) eta Stéphane Etchegaray edo Etxe (ikusentzunezko profesionala, armen suntsitzea filmatu behar zuena) poliziak atxilotu ditu Abenduaren 16an ostiralarekin Luhuson (Ipar Euskal-Herria), ETA-ko armategia neutralizatzen ari zirenean, autoritateen esku uzteko helburuarekin.

Ekintza hori eraman dute, Estatu frantses eta espainolek ez dutelako armagabetze prozesuan fitsik egin, Euskal-Herriko bake prozesuaren jarraipenarentzat izigarri beharrezkoa denean.

Txetx Etcheverry-k, Michel Berhocoirigoin-ek (Euskal-Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia), baita Michel Tubiana-k ere (Giza Eskubideen Elkarteko ohorezko presidentea), beren desmartxa zehaztu zuten prentsari luzatu zizkioten gutunen bidez : "Bitartekari bezala kokatzen gira, menpekotasun edo loturarik ez dugun organizazio armatu baten eta hausnartuarazi nahi dugun Estatu baten artean. (...) Gure ardura berreskuratzea erabaki dugu, bakeari begira baliagarria dela sinesten dugulako. Horregatik, ETA-ri proposatu diogu bere armategia suntsitzearen ardura politikoa jendarte zibilari emaitea. Molde publiko eta asumituan egitea hautatu dugu, eramaiten ditugun engaiamenduak bezala. Engaiamendu hauek publikoak eta gardenak dira. Inplikazio pertsonalak, demokraziaren arrangurak, bortizkerigabearen hautuak ezaugarritzen dituzte."

Bake artisauek eraman duten armategi suntsitze ekintza desmartxa bortizkerigabea, gardena eta kementsuaren ondorioa da, bake prozesu horren aitzinarazteko gisan.

Gobernu frantses eta espainolek bake prozesu huntan konkretuki engaia daitezen eta Aieteko Bakearen Konferentzia Internazionaleko gomendioak segi ditzaten galdegiten dugu.

Txetx Etcheverry, Michel Berhocoirigoin, Michel Bergougnian, Béatrice Haran-Molle, Stéphane Etchegaray bake artisau atxilotuen berehalako askatzea galdegiten dugu.

Atxikimendua eman nahi duenak lotura honetan egin dezake.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


Eguneraketa berriak daude