Silesiarrek herri gisa onartuak izateko eskatu dute Polonian

  • Silesiako autonomiaren aldeko mugimenduak Gutxiengoen Legea aldatzeko eskatu dio Poloniako parlamentuari. Silesiarrak talde etniko bezala aitortuak izan daitezen nahi dute eta 124.000 sinadura batu dituzte. Aurten zortzigarren urtez, autonomiaren aldeko martxa egin dute larunbatean Katowice hiriburuan.


2014ko uztailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Silesiako eskualde historikoa hiru herrialdetan banatuta dago: Polonia (lur eremu handiena hartzen duena), Txekiar Errepublika eta Alemania. Bertako herritarrak ordea ez daude talde etniko bereizitzat onartuak. Aitorpen hau ez izateak, Nationalian jaso dutenez, Silesiaren nazio eraikuntzaren alde lan egiten duten eragileak erregistratzea eragotzi eta hauen lana zailtzen du.

Poloniako parlamentariek Gutxiengoen Legea moldatzea beharrezkoa da talde etnikoaren onarpena eraginkorra izateko. Egun ondorengo talde etnikoak daude jasoak Polonian: Lemkoak, erromaniak eta tartariarrak Silesiarrak ez ordea, 850.000 pertsonak haien naziotasuna Silesia zela aitortu arren 2011ko erroldan.

Autonomiaren aldeko zortzigarren martxa

Iragan larunbatean 5.000 lagun atera ziren Katowiceko kaleetara, Autonomiaren aldeko zortzigarren martxan. RAS Silesiaren Autonomiaren aldeko mugimenduak deituta Poloniaren deszentralizazioa aldarrikatu zuten manifestariek, Silesia Garairako autonomia-estatutu bat eskatzearekin batera.

Autonomiaren aldeko martxa urtero egin ohi dute uztailaren 15era gehien hurbiltzen den asteburuan. Data horretan lortu baitzuen Silesia Garaiko eremu batek autogobernurako eskubidea 1920an. Katowice izan zen bertako hiriburua, eta Silesiako herrialde autonomoak parlamentu, lege eta zerga agentzia propioa izan zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estaturik gabeko nazioak
2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-24 | ARGIA
Hobi komunak aurkitu dituzte suntsituriko Gazako bi ospitaleetan

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude