Siemens-Gamesak langileen %22 kaleratu nahi ditu, "eolikoen merkatuan liderra izateko"

  • Siemens-Gamesak 2.000 langiletik gora ditu Hego Euskal Herrian. Neurriak munduko 24 herrialderi eragingo die. Bi enpresak elkartu osteko sei hilabeteetan galerak izan dituzte, Gamesak fusioaren aurretik irabazi opariak izan arren. Elkartzearen benetako arrazoia akziodunek sekulako irabaziak patrikara eramatea izan zela salatu du LABek.

Andoni Mikelarena @andonimik  |  Unai Brea @unaibrea
2017ko azaroaren 07a
2.000 langile inguru ditu Siemens-Gamesak Euskal Herrian. (Argazkia: Masquealba.com)

Gamesak eta Siemensek energia eolikoaren sektorean lider bihurtzeko erronka jarri zuten mahai gainean apirilaren 3an. Bi enpresak merkatu hori bereganatzeko helburuarekin elkartu zituzten. Astelehenean lehen seihilabeteko emaitzak aurkeztu dituzte, eta berregituratze prozesu bat hasiko dutela iragarri dute ekitaldian. Hiru urtean 6.000 lanpostu ebatu nahi ditu enpresak. Egun 27.000 langile inguru ditu Siemens-Gamesak.

Berregituratze prozesuak munduko 24 herrialdetan eragingo du. Baita Euskal Herrian ere. Egun 2.000 langiletik gora ditu Siemens-Gamesak Hego Euskal Herrian. Langileez gain 1.200 hornitzaile ere baditu, iaz 475 milioi euro fakturatu zizkien hornitzaile horiei multinazionalak.

Berregituratze prozesuaren lehen urratsak egin dituzte jada. Uztailean, Tillsonburgeko (Kanada) lantegia itxiko zutela iragarri zuten. Aalborgeko (Danimarka) beste lantegi batean berriz produkzioa gutxituko dutela ere jakinarazi dute.

Nafarroako lantegian haize errotetarako palak egin ohi dituzte, eta multinazionalak zeregin bera izango duen lantegi bat irekiko du Tangerren (Maroko). Ikusi beharko da lantegi berria eraikitzeak nola eragiten duen Nafarroakoan.

LAB: "Ez dugu kaleratze bat bera ere onartuko"

Irailean jada ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu zuten, Siemensek langileekin hasiera batean hartu zituen konpromisoak betetzeari utzi ziola, hark soldatak murriztuko zituela jakinarazi ostean. Multinazionalak esana baitzuen bi enpresen arteko fusioak ez zuela langileen lan baldintzetan eragingo.

6.000 kaleratzeen iragarpena ezagutu bezain laster, multinazionalaren asmoak gogor kritikatu ditu LABek. 2016an eta 2017ko lehen hiruhilekoan Gamesak irabazi handiak izan zituela adierazi du sindikatuak. Zehazki, iaz 301 milioiko irabazi garbiak izan zituen enpresak LABen esanetan, "aurreko urtean baino %77 gehiago", eta 100 milioikoak aurtengo lehen hiru hiletan.

"Fusioarekin, akziodunek 1.047 milioi euroko irabaziak jaso zituzten", dio LABek, "eta fusioa erabaki zuten zuzendaritzako kideek 82 milioi jaso dituzte azken hilabeteetan eragiketaren ondorioz".

Jaurlaritzaren jokabidea ere gaitzesi du sindikatu abertzaleak: "Zergatik txalotu zuen Arantxa Tapiak fusioa, esanez helbide soziala Euskal Herrian geldituko zela eta hori nahikoa berme zela? Zergatik ez zuen bat egin LABek egindako eskaerarekin, lanpostuak bermatzeko baldintzak eskatuz?".

Multinazionalaren planak Euskal Herrian kaleratzeak ekarriko dituela badakitela gehitu du sindikatuak. "Ez dugu kaleratze bat bera ere onartuko", iragarri dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Enpresa transnazionalak  |  ELA  |  LAB  |  UGT  |  CCOO  |  Euskal Herria

Enpresa transnazionalak kanaletik interesatuko zaizu...
Coca-Cola Europar Kontseiluko Errumaniaren presidentetzaren sponsorra dela salatu dute

Foodwatch GKEak otsailaren 26an salatu duenez, Coca Cola konpainiak ofizialki babesten du Errumaniaren presidentetza Europar Kontseiluan. Multinazionalei eragiten dieten legeak ezarri behar dituen administrazioak ezin duela halako harremanik izan salatu du elkarteak, eta Europako Batzordeko presidente Donald Tuskek eta Errumaniako lehen ministro Viorica Dăncilăk-i babesletza bertan behera uzteko eskatu diote, Reporterre hedabideak jaso duenez.


2019-02-13 | ARGIA
Multinazionalen edertasun-kanona eta eragiten duten prekarietatea salatu ditu Ernaik Bilbon

Ernaiko zenbait kidek arropa erantzita multinazionalen edertasun-kanonaren kontrako ekintza egin dute Bilbon.


Iberdrolak eta Jaurlaritzak hegaztien zaintzarako eginiko hitzarmena "atzeratua eta eskasegia" dela dio Eguzkik

Goi-tentsioko lineetan hildako hegaztien kopurua murriztu asmoz, datozen hiru urteetan 750 dorre erregulatzea adostu berri dute Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak. Dorre gutxiegi direla eta duela hamar urte egin behar zela salatu du Eguzkik.


2019-01-09 | Iñigo Igartua
FAES fundazioak hiru milioiko dohaintzak jaso zituen Espainiako enpresa nagusietatik

Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak bere pentsamendu neokontserbadorea zabaltzeko erabili duen tresna ideologikoa da FAES. Eraikuntza enpresak, multinazional teknologikoak, kasinoak, finantza erakundeak, energia konpainiak eta telekomunikazio enpresek besteak beste, finantzatu dute fundazioa azken urteetan.


2018-11-07 | Aiaraldea.eus
Iaz baino hamaika aldiz gehiago irabazi du Tubacexek, Aiaraldeko langileak estutzen dituen bitartean

Enpresa taldeko zuzendaritzak adierazi du hainbat proiektu dituela esku artean eta hurrengo urteetarako aurreikuspena sektorean "oso ona" dela.


2018-10-31 | Axier Lopez
"MTVren kontzertua egin bitartean La Navaleko langileak itxialdian zeuden lanpostuen defentsan"

Astelehenean Barakaldoko herriko plazako kontzertuak hasiera eman zion, segurtasun neurri zorrotzen artean, MTV Music Week delakoari. MTVren aurreikuspenak ez ziren bete eta giroa eguraldia bezain hotza izan zen. Instituzio publikoen alfonbra gorria jarrita, AEBetako multinazionala gurera heldu izana salatzen dihardu Piztu Ezkerraldea plataformak.


2018-10-14 | Amaia Lekunberri
Francia Márquez ekintzaile afrokolonbiarra
"Gerra garaietan indarkeria jasatea tokatu zitzaigun, eta bake garaietan indarkeria pairatzen jarraitzen dugu"

Euskal Herrian izan da Francia Elena Márquez Mina lider afrokolonbiarra, ekintzailea, giza eskubideen defendatzailea eta 2018ko Goldman Ingurumen Sariaren irabazlea. REAS Euskadi, Paz con Dignidad, OMAL eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatutako Trantsiziozko Alternatibak Herri-Ekonomi Baterantz nazioarteko ikastaroaren baitan etorri da.


2018-10-09 | Arabako Alea
Tomate hidroponikoen ustiapen handia jarri nahi du martxan multinazional batek Araban

Arabako Diputazioa eta Eusko Jaurlaritza multinazional batek aurkeztu duen proiektua aztertzen ari dira.


2018-09-04 | Amaia Lekunberri
Generodun etxetresna elektrikoak: etxeko lanez arduratu, gizontasuna kaltetu gabe

Ez da denbora asko Dyson markako xurgagailuei publizitatea egiten zien irudi surrealista harekin topo egin nuela, zeinetan 007 agentearen itxurako gizon baten soina ageri zen, trajez jantzita eta arma eskuan. Aipatu iragarkian, baina, esmokindunak esku artean eusten zuen arma ez zen Walther PPK pistola bat, Dyson V8 xurgagailu bat baizik.


Zortzi eguneko erregulazio espedientea Landabenen

Europak arau berria zabaldu du autoentzako motorren emisioa eta kontsumoa zorrotzago neurtzeko. Landabenekora ez dira heldu homologazio berrira egokitutako motorrak. Horregatik dago lan gutxiago.


Eguneraketa berriak daude