Sidenorrek bazekien Israelera bidalitako altzairua gerra-materialerako zela

  • Palestinar herriaren aurkako genozidio betean, 2024an, Sidenor enpresak altzairua saldu zion Israelgo armagintza enpresa bati. Poliziaren miaketak agerian utzi du gutxienez Sidenorreko zuzendarietako batek jakin bazekiela altzairua obusetarako erabiliko zela.


2026ko otsailaren 25ean - 12:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Comunitat Palestina de Catalunya elkarteak Sidenorreko hiru zuzendariren aurka jarritako kereilaren harira eta Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, Espainiako Poliziak Sidenorren Basauriko (Bizkaia) egoitza miatu zuen otsaila honetan. Orain, RESCOP Palestinako okupazioaren aurkako elkartasun sareak jakitera eman duenez, miaketa horretan Iñigo Molero zuzendari komertzialaren email bat aurkitu dute, zeinetan zerrenda bat ageri den, altzairua zein enpresetara bidaliko den, eta tartean da IMI Systems enpresa israeldarra, oharra alboan duela: obusetarako altzairu horniketa. Israel Weapons Industries armagintza enpresa ere ageri da zerrendan.

Kontrabandoa eta genozidioarekiko konplizitatea leporatzen dio kereilak Sidenorri. Kontrabandoa frogatuta geratu dela uste du RESCOPeko abokatuak, aintzat hartuta Israelera egindako esportazio horiek Espainiako Gobernuari jakinarazi gabe eta baimenik jaso gabe egin zirela.


2026ko irailaren 30
Hipokresia

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.