argia.eus
INPRIMATU
Luzaideko azken karroxa
Sexu-erasotik defendatu zen emakumea auzitan
  • "Karrusa tobera da" dio Antton Lukuk. "Karrusa egunezko xaribari da, eta auzoko euskalkian tobera deitzen da". Karrusa, tobera, xaribaria... Goizez kabalkada eta arratsaldez epaiketa. Eta epaiketa horretan zer jartzen zen auzitan? Aitx, gizarte matxista eta bortitz baten indarkeria erakustaldia izanik, emakumeen askatasuna eta eskubideak zeuden jomugan maiz. Ez hori bakarrik, baina askotan hori, bai. Luzaideko azken karroxa horren erakusgarri.

dantzan.eus Kattalin Agerre 2023ko apirilaren 14a

1929an sexu eraso batengatik defendatu zen emakume bati egin zioten karroxa. Luzaideko donado edo mutilzahar batek eraso egin zien bi neska gazteri eta batek eskuan zuen plantxa beroarekin erantzun zion agure gordin esku-luzeari. Egindakoaz lotsatu beharrean neskaren erantzuna publikoki salatu eta moralki zigortzeko Karrusa antolatu zuten luzaidar gazteek.

Agintariek debekatu egin zuten ekitaldia, baina neska gazteei eskarmentua eman nahi zieten gizonezkoek hiru kilometrora dagoen Arnegira eraman zuten tobera, Nafarroa Garaiko agintarien debekutik libre zirelakoan Nafarroa Beherean. Nesken gurasoak saiatu ziren jendarmeak eragotzi zezaten Arnegin egitekoa zen astakeria, baina azkenean gauzatu zen tobera ahalkegarria. Bertsoek 30 bolant-dantzari aipatzen dituzte antzerki-epaiketaren aurretik egindako kabalkadan. Luzaidera bueltan, Pekotxetako guardiak mugan zituzten zain eta isun handiak jarri zizkieten antolatzaile eta parte-hartzaile gehienei.

Jose Maria Satrustegik bildu eta argitaratu zituen Luzaideko azken karrusaren bertsoak. Satrustegi 1955ean apaiz egin eta Luzaiden izan zen handik Urdiainera joan zen arte. Luzaiden bildutako hizkuntza-materialen artean da Luzaide'ko kantiak izenekoa. Bertan jasota daude Luzaideko azken karroxan kantatutako bertsoak, karroxa haren nondik norakoen azalpen labur batekin.

Azken karrosa

Ez nuke nehori afronturik eman nahi Luzaideko azken karrosa hemen aipatzean. Erdal liburo bat, ni bano lehen, mintzatia da xeheki gai ontaz (1). Ez da segeretu.

(1) J. M. Iribarren. "Historias y Costumbres", 1965 p. 221

Ni mundura ekarri aintzinean zen; 1929'-an. lruñeko Gobernadore jaunak festari baimena ukatua zakon eta, Arnegiko plazan egitera deliberatu zen gazteria. Bertsutan ageri da nundik nora zebiltzen goiko ariak. Apeza eta alkatia bakarrik gelditu omen ziren Luzaideko karrikan. Mintza gaiten orai barneko muñaz. Suyetian zirenak, bi neska gazte, baserritarrak. Koplariak dionez, ezkontzeko bezperetan, gehiena. Etxe lanetan ari direla, donado gizagaizo bat ausartu zaie eta eskuan zuen lisa-burdinez erre du batek mutila.

Ez da afera aundi bat! Bana, bada besterik herritan. Nexkatoen familiak zerbait izanki beste batzukin, lisa-burdinaren gertaera artu dute etsaiek haien afrontuko. Gazteria, berriz, beti prest festaren estakurian salsa prestatzeko!

Nasteka guzien buru zen donadua, Arnegiko plazan zela erraiten dutelarik, kontuan iduki behar da nora zoatzin tiroak. Neskatoen aldetik etori izan balira etzen han egonen!

Karrosa au etzen beste aldiz bezain ikusgarri! Arnegin ere mintzatu ziren bi nexkatoen gurasoak eta, guardek etzieten nahi bezala gauzak egiten utzi.

Alare jostatu ziren. Mutilaren paperrian zenak an omen zuen su aren marka. Nexkato arropan, aldiz, mutil itsusi, figura bitxiko, irringarri bat atera omen zuten. Iru bertsulari bai zituzten, arien gain joan zen besta.

Gero, festa onak, astelen txarra; Biramonean ziren kontuak! Pekotxetako guardiak mugatik begira egonak bezperan, parte artu zuten guziak punitu zituzten. Eta serios punitu ere! Amarna duro bakoitzari eta, beren buruak gehienik agertu zituztener berrehun eta berrogetamar peseta.

Emen ditugu orduko bertsuak. Egilea, Agerreko Bazil, gorriz jantzia zen Anregiko plazan. Eta besteak bezalaxe ordaindu behar izan zuken bere plaza saria. "Luzaideko Kantutan" sartzen baditut bertsu auek, ez da liburuaren betegarri; baditut bertsu paper frango alderat utziak eta auek ere uzten ahal nituen gustian. Ez eta bestiak bano obeak direlako ere; Karrosen oroitzapen bakarra dugulakotz, baizik. Besteak, aizeak betiko eramanak ditu, eta denborarekin oroitzapen baliosa gerta laizke Luzaideko "Azken karrosako bertsuak".

1/ Mila bederatzi ehun

Ogei ta bederatzi;

Luzaideko suyetan

Publikatzera goatzi.

Bi aizpa zaizkigu

Indarretan asi,

Joka atera dira

Gizon baten nahusi.

 

2/ Gizonak urbil ditu

lrur-ogei urte,

Aizpa gazte ariek

Aisa jo deraute:

Bietarik bat etzen

Adinetan gazte

Ondoko egunetan

Zuen ezkont urte.

 

3/ Bigarren gazte hori

Suyeten buria,

Gizon miserablien

sujetatzalia

Ttipia izanagatik

Azkarra jolia,

Aizpa bide zuen

Idukitzailia.

 

4/ Joitia joite dela

Bada bertzerik ere:

Gasaz frotatu ta

Bi eskuak erre;

Alde batetik burla,

Bestetik dolore

Bi aizpa jarririk

EIgarren fagore.

 

5/ Erraiten zuelarik,

"Iduki, iduki!",

Oraino gazte horrek

Etzuen urriki;

Azpira bildu dute

Emeki, emeki,

Eta ipurdia erre

Burdina bateki.

 

6/ Burdinarekin zuten

Lisatzeko lana

Eta donado hori zuten

AIdian emana;

Etzezaken konsegi

Desira zuena,

Bi aizpen artian

Jo dute gizona.

 

7/ Desgustu aundietan

Bide dute ama

Hala barreaturik

Bi alaben fama;

Ukatzen omen dute

Egin duten lana

Penetan omen daude

Aita eta ama.

 

8/ Aita amek penetan

Alabek urriki

Hala asarratziaz

Donado harekin;

Konsolaturen dira,

Oi, denborarekin,

Penak ez dute behar

Luzaro eduki.

 

9/ Pena aundi horien

Ahanzteko fite

Libertizione bat

Arnegyn ein dute,

Denak preparaturik

Zahar eta gazte,

Hori ahantzi gabe

Joain da zonbait urte.

 

10/ Urtiak pasten ditugu,

Pasturen, agian,

Alegera ibiliz

Libertimendian,

Kontrariua frango

Bazela herrian

Debalde ibilirik

Gobernamendian.

 

11/ Libertimendu horen

Bazen desafio,

Apez eta maestro,

Anitz kontrario;

Diruaren biltzeko

Bazen amodio

Gobernurat igorriz

Zonbait ofizio.

 

12/ Zahar gazte horien

Baziren arrangurak;

Apezekin ein tuzte

Beren entseguak.

Sakelan balituzte

Gastatu diruak

Libro utz litzazkete

Libertimenduak.

 

13/ Gobernamendutikan

Ein dute pidaya

Defendiatu nahiz

Libertimendia.

Ahal izan balute

Bazuten ideya:

Kendu behar bidean

Eman dute kuraya.

 

14/ Kuraya ez da galtzen

Sekulan denetan,

Batzuk galdurik ere

Dabila bertzetan;

Kontrario horiek

Zabiltzan kopetan

Uste zuten gizonik

Etzela bestetan.

 

15/ Gizonak bazirela

Afera hortako!

Zaharrak buruzagi,

Egia erraiteko,

Ogeitamar Bolant

Baziren jantzako,

Eta gañerakuak

Armada egiteko.

 

16/ Arnegy'ri goraintzi

Luzaideren partez,

Fagore egin daugute

Eta borondatez;

Fagore behar badu

Jin dedila galdez,

Serbitxatua izanen da

Borondate hunez.