Zornotzako jaien lehen egunean neska adingabe batek salatu zuen sexu erasoa eta erantzunez mobilizazioak izan dira herrian. Iruñeko Sanferminen azken egunean beste adingabe batek bortxaketa salatu zuen. Jaien balorazioa egin du Iruñeko Udalak eta salaketak jaitsi diren arren, oraindik egiteko asko dagoela azpimarratu dute.
Zornotzako Emakume Taldeak manifestazioa iragarri du datorren larunbat gauerdirako eta adierazi du eraso bakar bat gehiagorik ere ez dutela onartuko. Udalak ere sexu erasoen aurkako adierazpena onartu du eta babesa adierazi diote neskari eta senideei.
Iruñean berriz, jaien azken egunean Arrosadian bortxatua izan dela salatu du adingabe batek. Udaltzaingoan egin zuen salaketa gazteak, eta Iruñeko instrukzio epaitegiaren 3.aren aginduz Espainiako Polizia ari da ikertzen. Udaletik zuhurtziaz jokatzeko eskatu dute, neskaren “birbiktimazioa” ekiditeko.
Sanferminetan egondako erasoen balantzea egin du Udalak eta jaitsi diren arren, kasu bakarra dagoen bitartean “datu txarrak” izango direla adierazi dute. Bi sexu eraso eta hamabi sexu ukitu salatu dituzte, horietatik hamaika gizon atxilotu dituzte eta gehienei epaiketa azkarra egin diete. Udalak egindako kanpaina arrakastatsua izan dela adierazi dute, eta gizartea geroz eta kontzientziatuagoa dagoela uste dute. Laura Berro Iruñeko Berdintasun eta LGTBI hautetsiak adibidez, uste du, lehen, festaren gehiegikerien baitan onartzen zirela sexu ukituak eta orain, ikuspegia bestelakoa dela.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]
2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]
Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.
Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.
28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.