Serge Blanco izango da Miarritzeko auzapez

  • Errugbiko aurpegi ezagunak zentroaren eta eskuinaren boza bereganatu du eta bera izango da Miarritzeko (Lapurdi) auzapez, %41,92 lortuta. Orain arte auzapez izan den Maïder Arosteguy eskuindarrak (EAJk babestua) bozen %32,21 eskuratu ditu –bien arteko aldea handitu da, lehen itzulian hamabi bozeko aldea soilik izan zuten–. Ana Ezcurra ezkertiarra hirugarren izan da (EH Baik eta Ekologistek babestua), bozen %27,87rekin.


2026ko martxoaren 22an - 17:17
Azken eguneraketa: 21:28
Errugbi munduko aurpegi ezaguna izanen da Miarritzeko auzapez berria. AFP
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Serge Blanco irabazlearen aldekoek Txoria txori eta Agur Jaunak kantatu dute bozen emaitzak jakin orduko.

Sorpresa izan da bigarren postuan: izan ere, Ezcurrak bigarren postua eskuratu ahalko zuela espero zitekeen, bakoitzak bigarren itzulirako egindako aliantzak kontuan izanda:  Blanco Jean Baptiste Dussaussois-en babesarekin iritsia zen bigarren itzulira (lehen itzulian bozen %13,11 eskuratu zituena) eta Ezcurra (lehen itzulian %17,82) Guillaume Barucq-enarekin (lehen itzulian bozen %12,15 eskuratu zituena). Aldiz, Arosteguy (lehen itzulian bozen %26,6 eskuratuta) bakarrik iritsia zen azken bozketara, baina bozak gehitzea lortu du eta horrela heldu dio bigarren postuari. Ezcurrak, berriz, ez ditu aliantzak promes egindako boz kopuruak lortu.

Peio Abeberri elkarrizketatu dute Euskal Hedabideek, Blancoren zerrendakidea: "Duela bizpahiru aste sentitzen genuen Miarritzen dinamika aldaketa nahi zuela jendeak. Miarriztarrekin hitz egin dugu eta emaitza lortu dugu. Hitz egingo dugu jendearekin, beste ikuspuntu bat lantzeko etxebizitzan, arlo sozialean... Agileraren proiektuan egon da desadostasuna baina horrez gain, beste lekuetako etxebizitzetan ere bai, eta uste dut elkarte guztiekin harremana gaizki dela, eta beraz, Agilerarena bai, baina miarriztarrek beste zerbait ere ikusi dutela kanpaina honetan".

Serge Blancoren adierazpenak ere jaso dituzte Euskal Hedabideek: "Pentsatzen dut miarritztarrek aldaketa gogoa dutela, bihotzarekin hitz egin diezaiegun, alderdi humano hori. Badakizue, politika gauza bat da, baina alderdi humanoak indar handiagoa du. Deus ere nire aurkarien aldera, lan egin duen talde bateko kapitaina naiz eta ez gaituzte sekula errespetatu errespetatu behar gaituzten bezala, eta horretatik ikasita, ez dut gauza gaiztorik ez onik haiei esateko".

Zenbatua: %
Eguneratua:
hautetsi
Gehiengoa:
2026
2026


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.