argia.eus
INPRIMATU
2026ko martxoaren 15
Senperen auzapez berria izango dute: EH Baik babestu zerrendako Christophe Jaureguy
  • EH Baik sostengaturiko eta abertzaleak barne dituen Hats Berri zerrendak irabazi ditu herriko bozak Senperen (Lapurdi), 2.088 bozekin (%54). Beraz, bigarren itzulirik ez da izanen eta Christophe Jaureguy izango da auzapeza.

     

Senpereko Hats Berri taldea Erran.eus

Aurkeztu diren beste bi zerrendek emaitza antzekoa lortu dute.

Mariana Laugierren Elgarrekin Senpererentzat 915 boz (%23,7) eta Bernard Elhorgaren eskuineko zerrendak 851 boz (%22).

[[hauteskundeak udala-grafikoak estua 2026 M15 herriko-bozak lapurdi senpere]]