Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta

  • Unibertsitatean onartua izateko garaian, kalifikazioaren batez bestekoa selektibitateko Euskarako nota txarra kontuan hartu gabe egiteko agindu zioten epaileek EHUri, auzitara jo zuten ikasleen kasuan. Orain jakin da hainbat ikaslek egin zutela matrikulatzeko inskripzioa epaileen neurri horren babespean eta bueltan-bueltan, ikasle batek pribilegio hori baliatu duela.

EHU

2026ko urriaren 6a - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ARGIAn kontatu genuenez, selektibitatean Euskara eta Literatura II ikasgaian nota txarra atera zutelako epaitegietan errekurtsoa jarri zuten ikasleen kasuan epaileek ebatzi zuten, kautelazko neurri gisa, ez zedila aintzat hartu ikasgai hori unibertsitatera sartzeko prozeduraren aurreinskripzioan, plazak emateko orduan eta matrikula egiteko orduan. Alegia, baliorik gabe uzteko Euskara azterketa, nota txarra lortu zutelako epaitegietara jo zutenen ikasleentzat.

Bada, Eusko Legebiltzarrean uztailean Eusko Jaurlaritzari horren harira egindako galderak orain izan du erantzuna, Juan Ignacio Pérez Iglesias Unibertsitate sailburuaren eskutik. Azaldu du 25 ikaslek egin zutela inskripzioa kautelazko ebazpen judizialaren babespean, eta horietatik hogeiri onartu zitzaiela kautelazko neurria. Hogei horietatik, hamabost onartuak izan dira unibertsitatean eta bost ez dira onartuak izan. Onartutako hamabostetatik zortzik egin dute azkenean matrikula eta seik “ez dute aparteko plazarik betetzen; izan ere, plaza eskuratuko zuketen hala ere”, zehaztu du Iglesiasek. Hots, sei ikasle horiek ere Euskarako nota baliogabetzeko aukera baliatu nahi izan dute, nahiz eta hori egin gabe ere onartuak izango ziratekeen.

Hots, sei ikasle horiek ere Euskarako nota baliogabetzeko aukera baliatu nahi izan dute, nahiz eta hori egin gabe ere onartuak izango ziratekeen

Hortaz, matrikulatutako bi ikasleri sortu behar izan zaie aparteko plaza, nota lortu ez arren aukeratu duten karrera EHUn ikasi ahal izateko. Horietako batek matrikula baliogabetu egin du azkenean, eta beste ikasleak du, gaur egun, plaza beretzako sortua, Ingurumen Ingeniaritzan.

“Pribilegio bereziak”

Epaileek martxan jarritako kautelazko neurriek, beraz, ondorioak izan dituzte. Epaian argudiatu zuten azterketaren anonimotasuna bermatu ez izanaren zantzuak zeudela eta horregatik ez zela aintzat hartu behar Euskara ikasgaian ateratako kalifikazio txarra. Horren aurrean, EHUk iragarri zuen errekurtsoa aurkeztuko zuela, epaiarekin erabat desados. Besteak beste, unibertsitate publikoan ikasi nahi duten gainerako ikasleak “babesgabetasun egoeran” uztea eta “berdintasun printzipioa urratzea” leporatu zion epaileen erabakiari, “pribilegio bereziak emanaz auzibidea hartu duten bakanei”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Selektibitatea kanalean gehiago
2026ko ekainaren 30
Goizean argi
Eutsi

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.