Sei orduz egon zen lurrean Bergarako istripuan hildako langilearen gorpua

  • Bergaran auto batek harrapatuta hil zen astearte goizean 38 urteko Ousbane Ba. Gorpua sei orduz eduki zuten bertan, epaileak eraman aurretik. 

Istripua gertatu zen kalea.

2026ko otsailaren 5ean - 16:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lanera zihoala auto batek harrapatu zuen Ousbane Ba Bergarako Ibarra kalean, 2026an Euskal Herrian izandako bosgarren lan istripuan. Gertakaria 7:10ean gertatu zen eta Udaltzaingoa, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren istripua gertatutako unean. Erreanimazioa egiten saiatu arren, ez zuten heriotza ekiditea lortu. Gorpua bertan egon zen 13:17 arte.

LABek salatu du lan heriotzak ez direla “gertakari isolatuak” eta prebentzioan hutsuneak daudela, “ibilbide seguruen plangintzan, ordutegien malgutasunean edo zerbitzu publikoen neurrietan”.

Ertzaintzak, familia abisatzerako unean aktibatu zuen protokoloa lehenengoz eta 8:30ak aldera berriro ere aktibatzeko beharretan aurkitu zen. Interbentzioan egon ziren zerbitzuen artean sei dei trukatu ziren bertaratutako unetik sei ordura gorpua eraman zuten arte. Bertatik igarotako bizilagunek salatu dute istripua “Donostiako Boulevarden gertatu izango balitz edo autobidean” ez zela lurrean horren luzerako egongo.

El Diario Vascok jaso duenez, baliteke guardiako epaitegiaren, forentseen, udaltzainen, Ertzainen eta ehorztetxearen arteko komunikazioan hutsuneak gertatu izana.
 


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...