Segiren aurka 2009ko sarekadan 30 gazte atxilotuk salaturiko torturak ikertzeko eskatu dute

  • Segi gazte antolakundearen aurkako polizia operaziorik handienean 34 lagun atxilotu zituzten 2009ko azaroan, eta guztiek torturak salatu zituzten arren, ez zen ikerketa judizialik abiatu. Horietako 30en kasuak ikertzea eskatzeko ekimen judizial kolektiboa iragarri du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak.


2026ko irailaren 30ean - 10:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Legez kanpokotzat jotzen zen Segi erakundeko kideak izatea leporatuta, Euskal Herriko hainbat txokotan atxilotu zituzten 34ak, eta beste zortzi atxilotzen ere saiatu ziren. 2013 bukaeran egin zen epaiketa, eta 2014an absolbitu egin zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Epaileak berak ebazpenean jaso zuen Fernando Grande-Marlaska operazioaren instrukzio epaileak ez zuela ikerketa neurririk martxan jarri, nahiz eta atxilotuek torturak salatu. Are, gazteak atxilotu eta inkomunikatuta izan zituzten tarteak “kalteberatasun egoera” sortzen zuela azpimarratu zuen epaileak.

GEBehatokiak, salatzaileen ordezkariekin eta Iratxe Urizar eta Aiert Larrarte abokatuekin batera, ikerketa irekitzeko eskatuko dute datorren urriaren 3an, Donostian.

“Hamarkadak behar izan dira negazionismoa gainditzeko eta gaur egun tortura salaketen egia bere egiten duen adostasuna eraikitzeko. Baina botere judiziala da, zalantzarik gabe, nazioarteko eskakizunekin bat egin gabe jarraitzen duen azken kate-maila”, kritikatu dute Behatokitik.


Tortura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.