Seaskak Baxoa euskaraz egiteko aldarria berrituko du ostegunean Bordalen

  • Seaska Bordeleko Errektoretzarekin bilduko da hiru aldarrikapen nagusirekin: Matematikako azterketa euskaraz berreskuratzea, Ahozko Handia euskaraz egiteko aukera eta hizkuntzaren lekua egonkortzea.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko martxoaren 2an - 09:30
9 ikastoletako ordezkariak bilduak ziren Baionako Hezkuntza Ministerioaren delegazioaren aitzinean Euskal Irratiak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Seaskak ostegun honetan hitzordua du Bordeleko Errektoretzarekin, euskarazko azterketen gaia lantzeko. Bilkura horren atarian, Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoako 39 ikastoletako ordezkariak Baionako Hezkuntza Ministerioaren delegazioaren aitzinean bildu ziren iragan larunbatean, Baxoa euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzeko. Seaskak gogorarazi du 2022an Brebeta euskaraz egiteko aukera lortu zutela, eta orain eskubide hori Baxoan ere bermatzea dela helburua.

Hiru eskaera nagusi plazaratu dituzte: Leheneko Matematikako azterketa euskaraz egiteko aukera berreskuratzea –2020ra arte hala egiten baitzen–, Baxoko Ahozko Handia osoki edo partez euskaraz egiteko aukera, eta euskararen lekua egonkortzeko eztabaidetan parte hartzea.

Osteguneko bilkurari begira, Seaskak adierazi du elkarrizketarako prest dagoela, baina ez duela atzerapausorik onartuko. Halaber, ekain inguruko azterketen aitzinetik ikasle, irakasle eta familiei hizkuntza aukeraren inguruko argitasuna lehenbailehen ematea galdegin du, zein hizkuntzatan egin ahal izango diren jakiteko.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Seaska kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...