argia.eus
INPRIMATU
SCO eta Linuxen aurkako borroka
2003ko ekainaren 12a
SCO enpresa Unix sistema eragilearen sortzailea da. Software askearen lidergoa daraman Linux sistema eragileak berriz, Unix erabiltzen du. Hori dela-eta SCO enpresak 1.500 eskutitz inguru bidali ditu hainbat Linux erabiltzaileri zuzenduta. Eskutitz horietan esaten denez, Linux sistemak Unixen iturburuko kodearen zatiak kopiatzen ditu. Microsoftek Unixen lizentzia bat eskuratu izanak ere zurrumurruak zabaldu ditu, Microsoftek SCOri Linuxen aurkako borrokan lagundu nahi diola argudiatuz.