"Saria partekatu nahi dugu Altsasuko herriarekin, erakutsi duen duintasunagatik"

  • "Guretzat ohore handia da, ARGIArentzat hain berezia den urteurrenarekin batera, sari hau jasotzea", adierazi du Altsasuko Gurasoen ordezkari Isabel Pozuetak, alboan zituela Izaskun Etxeberria eta Antton Ramirez.

Izaskun Etxeberria, Isabel Pozueta, Antton Ramirez eta Aritz Leoz. Argazkilaria: Dani Blanco

2019ko urtarrilaren 25an - 18:15

"ARGIA eredutzat dugu, besteak beste, errealitatea aurkezteko moduari dagokionez: trabarik gabe eta jarrera kritikoz. Iruditzen zaigu Altsasuko auziarekin daramagun borrokan, kazetaritzaren kode deontologikoa betetzen duen eta kritikoa den komunikabide batek ekarpen handia egin dezakeela gizartearen demokratizazioan".

ARGIA saria Altsasuko herriarekin partekatu nahi dutela gehitu du, "behin eta berriz erakutsi duen duintasunagatik", eta batez ere Altsasukoak Aske plataforman "jo eta ke" lanean ari direnei. "Haien denbora eta lana ematen dute Gurasooi bidea errazteko. Azken finean, Jokin, Oihan, Adur, Iñaki, Aratz, Julen eta Jonan askatasunetik gertuago egon daitezen. Mila esker Argia! Mila esker Euskal Herria!"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude