argia.eus
INPRIMATU
Sareko Euskal Gramatika aurkeztu du EHUk

2011ko apirilaren 1
Sareko Euskal Gramatika (SEG) webgunea.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskara Institutuak Sareko Euskal Gramatika (SEG) sortu du. "Gramatika honetan atal bat besterik ez da morfosintaxia", dio Euskara Institutuak webgunean: "Gramatiketan nekez aurkitzen da euskalkiei buruzko informazioa; hizkuntzaren jabekuntzaz ezer gutxi esaten da; hizkuntzaren prozesamendua ez da aipatzen; hiztegiaren kontua ere guztiz bigarren mailan geratzen da, eta abar. SEG-en horiek guztiak lantzen dira (edo landuko dira)". Interneten kontsultatzeko egina dagoen gramatika hori egiteko, bestalde, wiki plataforma erabili dute.