Sarean Euskaraz: zuzeneko irratsaio berezia Baluartetik

  • Milatik gora ikaslek parte hartuko dute urriaren 14tik 16ra, Baluarte jauregian ospatuko den Sarean Euskaraz jardunaldietan. Gure hizkuntzan eskura ditugun sorkuntza eta baliabide digitalak, nafar gazteei ezagutarazteko xedea du Euskarabideak bultzatutako ekimen horrek. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 14a - 07:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskalerria Irratia Baluarte Jauregian ari da gaur goizean, Kale Nagusiko estudioetatik atera eta Sarean Euskaraz jardunaldien berri zuzenean ematen. Metropoli Forala saio berezia egiten ari da bertatik, euskararen eta mundu digitalaren arteko harremana ardatz hartuta. Saioa zuzenean ikusteaz gain, hainbat gonbidaturen solasaldiak entzuteko aukera ere izanen da.

Euskarabideak antolatutako ekimenak euskarazko kultura digitala eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ditu oinarri. Hala, gazteek askotariko tresna eta baliabide digitalak ezagutzeko aukera izanen dute jardunaldietan, tailer, hitzaldi eta jarduera interaktiboen bidez. Besteak beste, bideojokoak, aplikazioak, argazkigintza eta musikagintza digitala, errealitate birtuala, sareko pribatutasuna eta sare sozialetako harremanak landuko dituzte.

Gai horien inguruan solastateko, hainbat gonbidatu pasako dira Euskalerria Irratiaren mikrofonoetatik. Teknologia librearen, euskarazko aplikazioen eta proiektu digitalen, bideojokoen, musikaren eta hizkuntza-ohituren inguruan ariko dira, besteak beste. Gazteek eta irakasleek ere beren esperientziak eta iritziak partekatuko dituzte, mundu digitala nola erabiltzen duten eta euskarak bertan zer leku duen azaltzeko.

Saioa goizeko 11:00ak arte ari da egiten Euskalerria Irratia, eta zuzenean jarraitzeko aukera dago euskalerriairratia.eus webgunean eta You Tuben, bideo-streaming bidez.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.