Leongo hilketa baliatuz, sare sozialak estuago kontrolatu nahi ditu Espainiako Gobernuak

  • Espainiako Justizia eta Barne ministerioek “gorrotoa bultzatu edo delituaren apologia egiten duten mezuei” mugak jarri nahi dizkiete sare sozialetan. Leongo Diputazioko presidentearen hilketarekin lotuta zabaldu diren zenbait iruzkin baliatu dituzte neurriak iragartzeko.

Iera Aranburu @ieraran
2014ko maiatzaren 15a
Leongo hilketa probestuz adierazpen askatasunaren inguruko legedia gogortu nahi du Espainiako Barne ministroak (argazkia: EFE).

Espainiako Barne Ministro Jorge Fernandez Diazek adierazi du bi ministerioek elkarlanean “zenbait adierazpenei” mugak jartzea aztertuko dutela. Mezu horiek idazten dituztenak “jazartzeko” baliabide legalak hartzea mahai gainean dagoela gaineratu du. Egungo legeak nahikoak izango ez balira, aldatu eta indartu egingo dituztela ere adierazi du Fernandez Diazek.

Leongo hilketa baliatuz

Internet bidez egiten diren delituei eta bertan aurki daiteken "kriminalitateari" aurre egin behar zaiola ohartarazi du ministroak. Sare sozialen bitartez, izenik gabeko erabiltzaileek "gorrotoa" sustatzen duten iruzkinak egiten dituztela esan du eta horrelkao mezuek "ondorio larriak" ekar ditzaketela.

Gehiago zehaztu ez badu ere, Fernandez Díaz Leongo Diputazioko presidentearen hilketaz ari dela ulertu dute askok.

Eskuineko zenbait hedabidek hilketa gertatu eta berehala Espainiako "ezinegon soziala" eta klase politikoaren kontrako iritzi-giroa jo zituzten gertakariaren kausa gisa.

Gerora hilketaren motibazioak bestelakoak izan direla argi geratu den arren, hedabideek leku berdinera seinalatzen jarraitzen dute Espainian (El Mundok hilketaren biharamunean argitaratu zuen editoriala irakurtzea besterik ez dago).

Apirileko polizia operazioa

Legeak aldatu gabe ere, Espainiako Estatuan sare sozialen gaineko kontrola handitzen ari da. Apirilean 21 lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, tartean 15 euskal herritar, Interneten egindako adierazpenengatik.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Adierazpen askatasuna  |  Espainia  |  Twitter  |  Facebook

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude