argia.eus
INPRIMATU
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean
  • AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 05a

Gaur eguerdian Iruñeko Udal Plazan egingo dute ekintza AnimaNaturaliz eta PETA erakundeek. AnimaNaturalisen ordezkari Cristina Ibañezek salatu du“autoritateak eta instituzio erlijiosoak zezenen sufrimendua sustatu eta finantziatzen” ari direla.

Kultura Ministerioaren datuen arabera, 2018an zezen plazako festak %58,4 jeitsi ziren 2007tik. Datuen arabera, geroz eta interes txikiagoa dago zezenketen inguruan. Katalunian eta Kanarietan abolitu dituzte, eta beste toki askotan ikuskizun minoritario gisa gelditu dira.

Kanpainaren inguruko informazio gehiago beraien webgunean.