argia.eus
INPRIMATU
Memoria Gara ekimena
“San Frantzisko eliza memoriaren ikur bihurtu nahi dugu”
  • Larunbatean “Memoria Gara” ekimena aurkeztu zuten hainbat lagunek Gasteizen, Zaramagako San Frantzisko eliza Memoria eta Giza Eskubideen Zentroa bihurtu dadin eskatzeko. 1976ko martxoaren 3ko biktimen erreparazio eta oroimenean beharrezko pauso bezala aldarrikatu zuten elizaren erabilera.

Hala Bedi @halabedi 2018ko urriaren 02a

Nerea Martinez, martxoak 3 elkarteko kidea izan dugu gaur Hizpidean. Bera izan da Memoria Gara ekimenaren sustatzaileetako bat, eta eskaera honen nondik norakoak aipatu dizkigu. Beste kontu batzuez ere hitz egin dugu, Servini epaile argentinarraren justizia egiteko saiakerak, espainiar estatuak biktimekin daukan zorra, Martxoak 3ari buruzko film berria…

Elkarrizketa osoa entzun dezakezu hemen.

Elkarrizketa hau Hala Beditik ekarri dugu ARGIAra CC by-sa lizentziari esker