Donapaleuko Airetik gelan jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko laugarren saioa.
Giro beroan, 450 lagunetik gora bildu dira larunbatean Donapaleuko Airetik gelan. Xalbat Alzugarai Etxeberri gai-emailea izan da oholtzara iristen lehena eta, haren atzetik, sei protagonistak:
Ariketa puntuagarri guztiak bukatu ondoren, Saioa Alkaiza Guallar izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 683 hain zuzen. Beraz, Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantatuko du Alkaizak urriak 24an. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera, hemen gaurko saioaren berri.
Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
Lehenengo fasetako beste saioetan bezala hurrengo epaile taldea aritu da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanak Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Ainhoa Goñi Castañaresek egin dituzte.