Saharar herriaz


2026ko maiatzaren 10ean - 08:05
Azken eguneraketa: 2026-05-11 09:56
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sahara: Herri bat erresistentzian liburuak saharar herriaren askatasunaren eta duintasunaren aldeko borrokaren ikuskera zabala eta askotarikoa eskaintzen du. Eta, aldi berean, Saharaz, bere jendeaz eta kulturaz jakin nahi duenarentzat jakintza-iturri freskoa bezain asegarria da.

Bertan, Kristina Berasainek historia, borroka, antropologia, poesia, mundu ikuskera bat, identitate zentzu bat, bizipen gogorrak, maitasuna eta itxaropena biltzen ditu, eta mugarri historikoak, lekukotasun zuzenak eta herri honen ibilbidearen nondik norakoak aurkezten ditu.

Hauek dira egileak baliatutako osagaiak: ofizioa, jakin-min handia, ikuskera sakona, gizatasuna, elkartasuna, kemena, jarraitutasuna, miresmen puntu bat, eta horiek denak modu orekatuan bateratzeko ahalmena.

Bejondeiola herri sahararrari liburu hau.

Iñigo Aldabaldetreku Balentziaga

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.