Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izendatu dituzte


2007ko ekainaren 4an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sagrario Aleman (Astiz Etxaleku, Nafarroa) eta Joseba Lakarra (Arratzu, Bizkaia) euskaltzain oso izendatu zituen ostiralean (1) Euskaltzaindiak, gehiengo osoz, Bilbon egin zuen bilkuran. Sagrario Aleman Iruñeko Arturo Campion euskaltegiko zuzendaria da. Bere izena Patxi Zabaletak, Patxi Salaberrik eta Andres Iñigok proposatu zuten. Lakarra, bestalde, Euskararen Historia eta Euskararen Gramatika Historikoaren katedraduna da, EHUko Filologia eta Geografia-Historia fakultatean. Jose Antonio Aranak, Xabier Kintanak eta Jose Luis Lizundiak proposatu zuten. Bestalde, Mikel Zalbide euskaltzain osoak bere sarrera hitzaldia irakurri zuen larunbatean (2). Bertan Agustin Iturriagaren jarduna aztertu zuen.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.