argia.eus
INPRIMATU
Sabotajea egin dute Supersur saihesbidea handitzeko lanetan
  • Larunbatetik iganderako gauez hondeamakina bati sua eman diote. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du ez dela lehen sabotaje ekintza.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 25a
Supersur-a eraikitzeko obrak

Bilboko Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko obra lanetan sabotajea egin dute maiatzaren 23tik 24rako gauez. Saihesbidea handitzeko makineria jopuntu, hondeamakina bati su eman diote.

Bizkaiko Foru Aldundiak gaitzetsi egin du erasoa, eta jakinarazi duenez, asteburukoa ez da Supersur saihesbidea handitzeko obretan jasotako lehen erasoa. Aurretik ere, makineriaren aurkako sabotaje ekintzak gauzatu omen dira.

Obrez arduratzen den enpresak salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean, gertakaria ikertua izan dadin.