RTZ kolektiboa talde lapurtarra saritu dute Italian, Europako hizkuntza gutxituen sorkuntza jaialdian

  • Baionako rap taldeak irabazi du Italian antolatu duten Europako hizkuntza gutxituen sorkuntza garaikidearen jaialdia. Epaimahaiak taldearen "energia, adierazpen indarra eta oholtza gaineko presentzia" azpimarratu ditu.


2026ko urriaren 12a - 11:03
Azken eguneraketa: 15:15
RTZ taldea Sabina Hourcade / ARGIA CC BY-ND
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baionako RTZ kolektiboak du Suns Europe 2026 jaialdiko sari nagusia irabazi, eta taldearen eszena gaineko presentziaz haratago, "musikaren bidez gizarte gaiak jorratzeko duen gaitasuna" ere azpimarratu du epaimahaiak. Rap-a eta hainbat aldarrikapen uztartzen dituen taldea da, izan ere, Oph, Frel eta Petri artistek DJ Wall ekoizlearekin batera osatzen duten taldea. Etenaldi labur baten ondoren, Eden albumarekin itzuli dira aurten eszenatokira, hamasei kantuz osatua den bigarren lan luzea.

Suns Europe festibala 2009an sortu zuten, eta Europako hainbat hizkuntza minorizatuen arteko elkargune izateko xedea du, arte garaikidearen inguruan. Aurten urriaren 10ean jokatu da finala, Italiako Udine hiriko Teatro Nuovo Giovanni antzokian, eta guztira zazpi artista eta talde lehiatu dira. Hauek izan dira ordezkatuak izan diren hizkuntza gutxituak: euskara, friuliera, esloveniera, galegoa, sardiniera, katalana eta galesera. Publikoaren saria Kataluniako Ölivias taldeak eskuratu du, eta hizkuntza gutxituen aldeko lana aitortzen duen Altre Europe saria, berriz, Premio Ostana egitasmoak.

Etxepare institutuak hainbat urte daramatza Suns Europerekin lankidetzan, euskarazko musikaren eta sorkuntzaren nazioarteko presentzia sustatu asmoz. Aurreko edizioetan, besteak beste, Verde Prato (2025), MICE eta Niña Coyote eta Chico Tornado (2024), Ødei (2023) eta Olatz Salvador (2022) izan dira jaialdian parte hartu duten euskal 
artistak.


Hizkuntza gutxituak kanalean gehiago
2026ko urriaren 2
Ernst Djeride Jean-Baptiste / 'Bihar' nazioarteko kongresua (III)
“Haitiko elitean konplizeak aurkitu dituzte kreolera baztertzeko”

2026ko irailaren 30
‘Bihar’ nazioarteko kongresua (II)
Euskaratik zein gizarte-proiektu eskaini aztertzen

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.