Repsolen aurrean protestak egin dituzte Bianditz Domiko Bizirik eta Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenek

  • Azaroaren 29 arratsaldean "Repsolen praktika ekozida eta kolonialak salatzeko" bi elkarretaratze egin dituzte Lintziringo (Oiartzun) eta Txillida Lekuko (Hernani) gasolindegietan.


2026ko urtarrilaren 30ean - 10:29
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egoeraren irakurketa hau zabaldu dute makroproiektu berriztagarrien aurkako bi mugimenduek: "Multinazional honek hamarkadak daramatza mundu osoan zehar bizitza suntsitzen. Ezagutzen dugun enpresa kutsakorrenetako bat izateaz gain, hegoaldeko zapaldutako herrietan txikizioak egiten jarraitzen du gaur egun ere, bertako herriak eta ingurune naturalak suntsituz. Gainera, hilabete honen hasieran denok ikusi dugu Josu Jon Imaz (Repsoleko kontseilari ordezkaria) Trump-en mesedeetara lanean, azken honi eskerrak ematen Venezuelako hiriburua bonbardatu eta bertako presidentea bahitzeagatik, bertako ondasunak lapurtzen jarraitzeko".

Bi herri ekimen hauek zera oroitarazi dute: "[Repsolek] erregai fosilen negozioan sakontzen duen bitartean, multinazional bera da Artikutza, Arano, Goizueta, Hernani, Lesaka eta Oiartzun inguruko mendiak txikituaz kapitala metatzen jarraitu nahi duena, oraingoan 200 metroko altuerako haize errotez osatutako makro zentral eolikoak jarrita". Repsolez gain Endesa multinazionala ere seinalatu dute, beste proiektu bat duelako lur horietan.

Mezu honekin bukatu dituzte elkarretaratzeak: "Argi daukagu: horrelakorik ez. Hau ez da guk egin nahi dugun ibilbidea, Repsol bezalako multinazionalen proiektuei irmoki ezetz esatea beharrezkoa da. Makroproiekturik ez hemen, ez inon! Mendien industrializazioa gelditu! Repsol eta Endesa kanpora!".


Petrolioa kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
Gure heroiak

2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.