argia.eus
INPRIMATU
Renoko Euskal Liburutegiaren web gune berria aurkeztu dute

2007ko ekainaren 06a
Renoko euskal Liburutegiaren web gunearen azala

Renoko Euskal Liburutegiaren web guneak zerbitzu berriak eskainiko ditu aurrerantzean. Batetik, euskal artxiboa osatzen duten dokumentuak, argazkiak, audio eta bideo grabaketak, kartelak eta bestelakoak kontsultatu ahal izango dira bertan. Gainera, katalogoan jasota egon ez diren euskal aldizkariak bilatzeko aukera izango da; eta liburu berrien eta Euskal Herriaren berri ingelesez ematen duten artikulu eta gainerakoen RSS jarioak jasoko ditu, besteak beste. Web gune berriak euskarazko, ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko interfazeak ditu.