Renfek 285 milioi euroko kontratua eskaini dio CAFi

  • 37 treneko enkargua egin dio trenbide-operadoreak Beasaingo lantegiari.

     


2020ko ekainaren 30an - 10:58

Renfek berrikuntzarako apustua egin du bere trenbide sarean, 5.100 milioi euroko aurrekontuarekin. Duela gutxi jakinarazi duenez, CAF izango da afera horren lehen arduraduna, 258 milioi euroko eskaera egin baitio Beasaingo konpainiari. Kontratuak 37 tren egiteko ardura xedatzen du euskal enpresarentzat, eta datozten hamabost urteetan tren horien mantenu-lanak egiteko funtzioa ere esleitu dio.

“Trenen eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko” egiten ari omen da berrikuntza-lana Espainiako Estatuko trenbide-sarea. 37 trenetatik 31 bide estukoak izango dira, horietatik 26 elektrikoak. Fabrikatuko dituen beste bost modeloak hibridoak izango dira, argindarra eta diesel motorra baliatuko dutenak. Orduko 100 kilometroko abiaduran garraiatzeko gai izango dira, bakoitza bi edo hiruna bagoirekin.

Renfe berak adierazi duenez, eskaera horrez geroztik bere trenen bataz besteko adina 28 urtetik hamabostera murriztuko litzateke. CAFekin sinatutako hitzarmenean, sei tren elektriko eta hibrido bat gehiago erosteko aukera ere zabalik dago. Hori dela eta, euskal enpresak egingo dituen beste sei unitateak, aldiri-tren eredukoak, Madrilen barrena ibiliko dira. CAF horien mantenu-lanetan jardungo den arren, ez da tren guztiak konpontzen arituko, lan horren zati bat Renfek hartu baitu bere gain.

Ontziteria plan orokorraren gehiengoa 2.726 milioi euroko beste kontratu batek eraman du, edukiera handiko 211 tren, parke piezak eta hamabost urtez lehen mailako mantentze-lanak egiteko. Renfek 2007tik ez zuen aldiriko unitaterik enkargatzen, eta kontratu hori Alstomek, CAFek, Stadlerrrek eta Talgok sinatu zuten bere garaian.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude