Realzale bati ia lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Ertzaintzari harriak jaurtitzeagatik

  • Duela lau urte gertatu ziren istilu batzuen harira, Realeko zale bati ia lau urteko espetxe zigorra ezarri diote, Ertzaintzaren kontra oldartzeagatik eta harriak botatzeagatik. 2022ko martxoaren 13an izan zen, Realaren eta Alavesen ligako partida baten atarian. Berria egunkariak jaso duenez, hiru urte eta hamaika hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako epaitegiak, eta 1.120 euroko isuna ordaindu beharko du.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 24an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zale horren kontrako epaiketa otsailean egin zuten, eta hark onartu zuen harriak jaurti izana. Aurretik, alkohola edan zuela aitortu zuen, eta damututa zegoela adierazi zuen. Ertzainei barkamena eskatu zien. Orotara, hiru ertzainek jaso zituzten harrikadak. 

Defentsak helegitea jarri du sententziaren kontra, besteak beste, kartzela zigorraren luzapena murriztea eskatzeko. Abokatuaren arabera, akusatuari delitu bakarra egotzi zioten hasieran, eta bi atentatu deliturengatik zigortu dute. 


Epaiketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.