Nafarroako eremu mistoa zabaldu eta euskararen legea aldatzeko proposamenari buruz:
"Lau, bederatzi... betiko leloaren betiko leloa! Parlamentariek euskara dute hizpide (ez euskaraz noski), itxuran beti aldaketaren bat planteatzen dute, baina sakonean ezer ez. Parlamentuko eztabaida hamaikagarrenez antzua izan da, euskarari jarri beharreko mugaz besterik ez baita hitz egin, inondik inora euskaraz bizi ahal izateko eman beharreko erroko aldaketa juridiko politikoez". (2009-09-28)