argia.eus
INPRIMATU
Artur Mas, Rajoyri zuzenduta: “Ezin da hitz egin nahi duen herria isilarazi”
  • "Bozka eman nahi duen herriari ezin zaio bozkatzea galarazi", adierazi du Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak, Diada eguneko V erraldoia amaitzean.

ARGIA @argia 2014ko irailaren 12a
Artur Mas Generalitateko presidentea, Joana Ortega presidente-ordearekin.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteari dei egin dio elkarrizketaren bideari heldu eta negoziatzera esertzeko. "Hitz egin nahi duen herria isilaraztea akatsa da", gaineratu du.

Ekimenaren antolatzaileei eta herritarrei eskerrak eman dizkie, mundu osoari erakutsi diotelako Kataluniak hitz egin eta bozka eman nahi duela. Bestalde, galdeketaren alde dauden indarrek "batasuna mantentzea" funtsezkoa dela esan du, eta ahal duena egingo duela lotura hori hautsi ez dadin.

Azaldu du bere esku dagoen oro egingo duela kataluniarrei "ez huts egiteko".