Rajoyk Parlamentuari, Generalitateari eta Kataluniako udalei mehatxu egin die

  • Mariano Rajoyk Kataluniako Erreferendumaren Legearen aurkako helegitea jarri du eta Erreferendumaren Dekretua geldiarazteko eskatu dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalari.

Xabier Letona @xletona
2017ko irailaren 07a
Rajoyk erantzun du bitarteko guztiak erabiliko dituela erreferenduma geldiarazteko.

Ostegun eguerdian jakinarazi ditu neurriak Espainiako Gobernuko lehendakariak, Ministroen Kontseiluaren ondoren. Azpimarratu du “demokraziak tinkotasunez, lasaitasunez eta duintasunez” erantzungo diola Espainiako zuzenbide estatuak jasotako erasorik handienari: “Behar den guztia egingo dut, ezeri muzin egin barik”. Gutun baten bidez jakinarazi die Kataluniako Gobernuari eta 947 udalei erreferenduma legez kanpokoa dela eta ezin dute inolaz hau egiten lagundu.

Kataluniako Gobernuak udal guztietara bidalitako gutunari erantzun die modu horretan Espainiako Gobernuak. Generalitateak hauteskundeetarako ohiko baliabideak prestatzeko agindu zien udalei eta 48 ordu ematen zien horrela egingo zutela jakinarazteko edo bestelako eragozpenak adierazteko.

Konstituzio Auzitegia bilduta

Konstituzio Auzitegia ostegun arratsaldez bilduko da salbuespenez Espainiako Gobernuaren eskariak aztertzeko. Aztertu ondoren, besteak beste, helegitea tramitera onartuko du eta Espainiako legediaren arabera, Erreferendumaren Legea bertan behera geratuko da. Zalantzan da zigorrik ere bideratuko duen, 2015eko auzitegiaren erreformarekin horretarako ahalmena badu eta.

Une horretatik aurrera Kataluniako instituzioek muzin egingo diete Espainiako instituzioei, Erreferendumari dagokionez, Erreferendumaren Legearen babesa dutelako. Independentistek diote lehen legezko hutsunea zegoela horretarako, baina orain badutela legezko babesa, eta horrek dena aldatzen duela. Independentisten aburuz, indarra erabilita bakarrik geldiaraziko du erreferenduma, eta orduan soberanismoa, besteak beste, kalera aterako da.

Deskonexio Legea

Gaur goizean onartu du tramitera Kataluniko Legebiltzarreko Mahaiak Deskonexio Legea deitutakoa eta ostegun honetan onartuko da Junts Pel Sí eta CUPeko diputatuen bidez, asteazkeneko prozedura azkarra erabiliz.

Lege hau, berez, Kataluniako Errepublikaren sorrera legea da eta bere zeregin nagusia da egungo lege egoeratik Errepublika berrira iragatean ez dadila legezko hutsunerik egon. Gaur onartu arren, ez da indarrean sartuko independentzia aldarrikatu arte, eta horretarako baiezkoak erreferenduma irabazi beharko du parte hartze handi batekin, baina hori guztia zehaztu gabe dago oraindik.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Kataluniako erreferenduma kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-20 | ARGIA
Botere Judizialeko epaileen gorroto mezuak independentisten kontra: "kolpistak", "naziak"...

Espainiako Botere Judizialean urriaren 1eko erreferendumaren aurretik eta ondoren epaileek txat bidez idatziriko mezu pribatuak argitaratu dituzte El Món eta El Diario.es egunkariek. Filtrazioak berehalako erreakzioa eragin du Katalunian, erantzukizun eske.


Epaile batek Espainiako hiru polizia deitu ditu deklaratzera U-1eko jokaeragatik

Bartzelonako 7.epaitegiak Pau Claris eskolako jokabideak aztertuko ditu. Deklaratzera deitu duten bat Mediterrània eskolako gertakariengatik ere ikertua izaten ari da.


Puigdemont eta gobernukideen aurkako euroagindua atzera bota du Llarena epaileak

Puigdemont eta bere gobernukideen euroaginduak atzera bota ditu, baina espetxean daudenei ez die baldintzapeko askatasuna eman.


2018-05-30 | ARGIA
Atzerriko kazetariak, adi honi: Espainiari buruz ondo hitz egiteagatik dirua eman nahi dizue Moncloak

Espainiako Atzerri Ministerioak Vianako Jauregia Kazetaritza Saria sortu du, Espainiako Estatuari buruzko irudi positiboa ematen duten atzerriko kazetarientzat. Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren kontra erabilitako bortizkeriak nazioarteko medioetan asko kaltetu zuen Rajoyren exekutiboaren irudia eta horri aurre egiteko mugimendua dirudi.


Ramˇn Font, USTEC hezkuntza sindikatu katalaneko bozeramailea
"Argitalpenak banatu ditugu irakasleei jakinarazteko ikasgelan politikaz hitz egin daitekeela"

Gorroto-delituagatik inputatuta dauden irakasleez, doktrinamendu salaketez, 155ak Kataluniako eskoletan utzi dituen ondorioez, nazio identitatean hezkuntzak duen rolaz… mintzatu gara Ramón Font irakasle eta USTEC hezkuntza sindikatu katalaneko bozeramailearekin.


2018-02-14 | ARGIA
Mireia Boya CUPeko kidea aske geratu da, kautelazko neurririk gabe

Asteazken goizean deklaratu du Espainiako Auzitegi Gorenean Mireia Boya CUPeko kide eta diputatu ohiak. Matxinada eta sedizio delituak leporatzen zizkioten, baina deklaratu ostean aske geratu da kautelazko neurririk gabe.


2018-01-19 | TV3 Telebista
U-1
MULTIMEDIA - dokumentala

2017ko urriaren batean, Kataluniako Gobernuak independentziari buruzko erreferenduma antolatu zuen. Espainiako Gobernuak debekatu zuen. Bozkaleku batzuetan gertatutakoaren kronika da honakoa. TV3ko Sense Ficció saioan eskaini zuten.

Gidoilaria eta zuzendaria: Lluis Arcarazo
Ekoizlea: Jaume Roures
Muntaia: Ona Bartroli
Musika: Xabier Capellas eta Aldred Tapscott

Itzulpena: EHtikMundura


2018-01-18 | Andoni Mikelarena
87 milioi euroko kostua izan du urriaren 1eko polizia operazioak, Zoidoren arabera

Espainiako Senatuan azalpenak eman ditu ostegun goizean Espainiako Barne Ministroak. Urriaren 1ean indar polizialek izandako jarrera defendatu du, “legitimoa, profesionala eta neurrikoa” izan zela argudiatuta.


2018-01-17 | Andoni Mikelarena
257 pertsonak lesioak salatu dituzte urriaren 1eko karga polizialengatik

Auzitegiek salaketa horietatik 110 artxibatu dituzte, lesio horien egilea ez identifikatzeagatik.


2018-01-05 | La Directa
Urriko lehen eguna
MULTIMEDIA - dokumentala

Kataluniako autodeterminazio erreferendumari buruzko dokumentala argitaratu dute La Directa eta dozenaka herri hedabidek elkarlanean egun hura jorratzeko propio sortutako Agència UOk. Urriaren 1ean hainbat hauteslekutan jasotako testigantzen bidez, Kataluniako historiara igaroko den egunean gertatu zena jorratzen dute.

Oharra: Euskarazko azpidatziak dauzka, eta youtubeko playerrean aktibatu behar dira.


Eguneraketa berriak daude