Putin presidente hautatu dute Errusian iruzur salaketa artean

  • Vladimir Putin Errusiako presidente izango da berriz, hauteskundeetan erabateko gehiengoa (%64) lortu ostean. Bigarren itzulia egin beharrik ez da izango, beraz. Oposizioko alderdiek irregulartasunak salatu dituzte eta auzitegietara joko dutela iragarri dute. Bien bitartean, gaur arratsaldean hainbat manifestazio egingo da Moskun, Putinen aldekoek deituta batzuk, eta oposizioak deituta besteak.

2012ko martxoaren 05a
Vladimir Putin.

Hauteskundeetan Gunennadi Ziuganov komunista geratu zen bigarren lekuan, botoen %17,20rekin; eta Mijail Projorov oligarka hirugarrenean, %7,78rekin. Irregulartasun zantzuak direla-eta, bi hautagaiek ez dute Putinen garaipena onartu.

Sei urterako

Aurrez, zortzi urtez izan zen Putin presidente. 2000ko hauteskundeetan botoen %52,94 lortu zuen, eta 2004an %71,31. Estatuburuaren agintaldia sei urtera luzatu da orain.

Dmitri Medvedev gaur arteko presidenteak Putinekin batera ospatu zuen hauteskundeen ostean haren garaipena.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Errusia

Errusia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-14 | Nahia Ibarzabal
Pussy Riot taldeko kide bat ospitalean da eta pozoitu egin dutela susmatzen dute

Pyotr Verzilos musikari errusiarra ospitalean dago eta intoxikatua izan denaren zalantza dute, Democracy Now hedabideak jaso duenez.


2018-07-24 | ARGIA
Eskandalua Errusian tortura saio baten bideoa biral egin ostean

Preso bat mahai baten gainean erdi biluzik, barkamen eta erruki eske, dozena bat ofizialek torturatzen duten bitartean. Hori ikus daiteke Novaya Gazeta egunkariak publikatu ostean Errusian eskandalua eragin duen azken bideoak.


FIFAk telebista kateei eskatu die "emakume ederrak" apropos ez enfokatzeko

Federico Addiechi-k, diskriminazioaren aurkako eta aniztasunaren FIFAko arduradunak, 45 eraso sexista egon direla jakinarazi du, horietatik hamabost emakumezko kazetarien aurkakoak izan dira.


2018-06-19 | Axier Lopez
Munduko Kopak badu irabazlea

Estadio, taberna eta albistegietako orroak futbola ez den gainerako guztia estaltzen hasi dira, baita nazioarteko futbolarekin lotutako negozio ilun eta ustelak ere. 2015eko AEBetako fiskal nagusiaren hitzak ahanzturaren zingiran urperatu dira jada: “Futbolaren kupuletan agerikoa, sistematikoa eta sakonki errotutakoa da ustelkeria”. Errusiako gizonezkoen munduko futbol txapelketari begira izango dira 3.400.000 lagun, FIFAren datuen arabera. Eta badakigu kiroletik baino negoziotik... [+]


Inperialismoaren zuriketa

Mendebaldeak burutzen dituen esku-hartze inperialistak justifikatzeko edota erasotuari babesa ez emateko diskurtsoaren lerroetako bat, gatazken konplexutasuna azpimarratzea eta inperioen arteko talkaz hitz egitea da. Errusia inperialista omen da. Akusazio hori Latinoamerikako eskumak egiten duena bezalakoa da, esanez kubatar inperialismoa dagoela kontinente amerikarrean. Noski, propaganda baino ez da. Kontua da Latinoamerikan gaztelaniaz hitz egiten denez, Mendebaldeko ezker hegemonikoak ezin... [+]


2018-04-11 | ARGIA
Errusiak dio Siriaren kontrako misilak geldiaraziko dituela

Errusiako armadak Siriaren kontra jaurtitako misilak suntsituko dituela iragarri du Moskuk Libanon duen ordezkari Alexander Zasipkinek.


Putin irabazle Errusiako hauteskunde plebiszitarioetan

Bazirudien Mendebaldean errusiar fobiak ez zuela jada hazkunderako tarte handiagoa, baina ez, telebista piztu, egunkari edo liburu bat ireki, telesail edo film bat ikusi eta hortxe jarraitzen du hazkundean. Egokitasun politikoa zaintzen duten hedabideek eta erakundeek arrazakeria eta xenofobia maiz kritikatzen dituzten bitartean, errusiar-fobia sustatu egiten dute tamalgarria den jarrera xenofoboarekin. Horregatik maite dute Alexei Navalny.

Vladimir Putin nazionalista bezala aurkezten... [+]


2018-03-25 | Maria Roselli
Asbestoa 'ad infinitum'

Suitzan bizi den Maria Roselli kazetari italiarraren “Asbestoaren gezurra” liburua 2007an argitaratu zen lehen aldiz alemanez, ondoren gazteleraz, ingelesez... Arrakasta itzela izan du, amiantoaren biktimen erretrato zehatza emateaz gain, lehengo eta oraingo asbestoaren industriaren interesak oso ondo deskribatzen dituelako. Segidako  testuan, liburuaren epilogoaren laburpena duzue.


2018-03-19 | Miren Osa Galdona
Putinek presidente izaten jarraituko du, botoen %76 lortu ostean

Vladimir Putinek irabazi ditu Errusiako hauteskundeak. Inoizko babesik handiena jaso du eta 2024 arte egongo da postuan.


2018-02-23 | Jon Torner Zabala
Futbola ez da zirkoa, gerra baizik

Maiz aipatu dugu futbola (gizonezkoen goi-mailakoa zehazki) zirko hutsa dela, diru-gosea oinarri, masa entretenitzea xede duen zirkoa.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude