argia.eus
INPRIMATU
Putin salatzeko baliatu dute Pussy Riot-ekoek beren aurkako epaiketa
  • Pussy Riot punk musika taldearen epaiketa abuztuaren 17an amaituko da ziurrenik. Hirukotea Moskuko Kristo Berreroslearen katedralean emandako kontzertuagatik epaitu dute. Elizan sartu eta Vladimir Putin lehen ministroaren aurka abestu zuten, Kremlinetik kanporatzeko eskatuz.

2012ko abuztuaren 09a
Vladimir Putin lehen ministroaren aurkako emanaldia emateagatik epaitu zuten Pussy Riot punk musika taldea

Maria Aliojina, Yekaterina Samutsevich eta Nadia Tolokonnikova dira Pussy Riot taldea osatzen dutenak. Atzo izan zen akusatuen eta abokatuen arteko azken eztabaida. Akusatuek diote beraien asmoa Moskuko egoera politikoa salatzea zela. Ez, ordea, erlijioa iraintzea.  

Defentsak hiru ekintzaileen askatasuna eskatu du, “herritarren sentimendu erlijiosoak iraintzea” leporatuta. Fiskalak aldiz hiru urteko kartzela zigorra eskatu du Pussy Riot taldeko kideentzat.

Moskuko taldea bere performance probokatzaileengatik da ezaguna. Gai politikoei eta Errusiako emakumeen egoerari buruzkoak dira gehienak.

Informazio gehiago:

Boligrafo Gorrian azaldu genizuen zein diren taldearen printzipio eta inspirazio iturriak.