Aurrerantzean publizitatea daramaten e-mezuak enpresarekin kontratuzko harremanen bat izan duen erabiltzailearen baimenik gabe bidali ahal izango dira. Horrela ageri da jasota atzoz (5) geroztik
Estatuko Buletin Ofizialean, zehazki Telekomunikazioen Lege Orokorrean. Hala, Lege horrek
LSSI legearen 21. artikulua aldatzen du, zeinak "spam" izenez ezagunak diren mezu horiek erabiltzailearen baimenik gabe bidaltzea debekatzen zuen.