Vicente Reyes PSE-EEko Hezkuntza eta Kultura idazkariak, Leire Corrales eta Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkideek bezperan egindako adierazpenei erantzun zien atzo: "EAJk ez du maite euskara. Bere mesedetan erabiltzen du, eta nirea edo inorena gisako ideietan dabil". Bere hitzetan, "nahikoa izan da euskararen inguruko eztabaida publikoa bultzatuko dugula esatea, EAJk komunikabideetara jo eta euskara gorrotatzen dugula esateko".