Ekainaren 6an izango da Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren zazpigarren edizioa. ARGIAk eta Baltsan elkarteak elkarrekin antolatzen dute euskara hutsezko plaza, Doinuele-ren parte dena.
ARGIAren nobedadeak azokan izango dira eskuragai. Hauek dira udaberri honetako lau berritasunak: Turismoa. Desazkundera bidaia saiakera liburua, Ategorrietan Fisterra komikia eta biniloa, Oker habil Makiavelo artikulu-bilduma liburu ondua, eta Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian. Egile guztiak Ziburun izango dira. Eta azken liburu hori, larunbat honetan, estreinakoz aurkeztuko da jendaurrean, 16:00etan.
Dena dela, Ziburura etortzerik ez duenarentzat, ARGIAren Azokan promozio berezia topatuko du azoka zabalik den bitartean, 10:00etatik 20:00etara. ARGIAren Azokako online dendako produktu guztiak bidalketa gasturik gabe eskuratu ahalko dira.